
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala
2068
EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 48/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Miren Gurutze Sagarzazu Alzua andrearen kontra, Euskadiko Kutxa Koop. Sozietateak eskaturik, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian burututako 48/08 prozedura arruntean epaia eman da, zeinen idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:
93/10 EPAIA
Azpeitia, 2010eko irailaren 20a.
Nik, Laura Mateos Terrónek, udalerri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut ondoko autoak: zenbateko bat erreklamatzeari dagokionez, auzi-ihesian den Miren Gurutze Sagarzazu Alzuaren aurka, Ángel M.ª Echaniz Aizpuru prokuradoreak ordezkatuta, José Manuel Aramburu Abaceta letratuak lagundurik, Euskadiko Kutxa Koop. Sozietateak sustatutakoak, 48/08 judizio arruntekoak, eta
EPAITZA
Osorik onesten dut Euskadiko Kutxa Koop. Sozietatearen izenean eta ordez Ángel M.ª Echaniz Aizpuru prokuradoreak aurkeztutako demanda, auzi-ihesian den Miren Gurutze Sagarzazu Alzuaren aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatu behar dut auzi-jartzaileari 3.261,48 euro ordaintzera. Zenbateko horrek zorrean dauden kopuruetarako interesa (% 18) sorraraziko du. Interes hori 2006ko azaroaren 5eko kontratu batean hitzartu zuten, eta 2007ko azaroaren 5etik guztiz ordaindu arte beteko da.
Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.
Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bitartez (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZL, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1830 0000 02 0520 09. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Laura Mateos Terrónek, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.
Eta Miren Gurutze Sagarzazu Alzua demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako martxoaren bian.
IDAZKARIA.
RSS