Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
2067

EDIKTUA, 490/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzeko demandari dagokionez, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, Azpeitiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian Mohamed Ammar-en aurka bideratu den 490/09 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honakoak baitira:

47/10 EPAIA

Azpeitia, 2010eko maiatzaren 14a.

Nik, Laura Mateos Terrónek, udalerri honetako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut 490/09 judizio arrunteko autoak, zenbateko bat erreklamatzeari dagokionez Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak sustatutakoak -epaitegietako prokuradore Ángel María Echaniz Aizpuruk ordezkatuta eta Iñigo Lareki Arcos letratuak lagunduta-, auzi-ihesean den Mohsmed Ammar-en aurka. Hona hemen

EPAITZA

Osorik baiesten dut Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoak, Ángel M.ª Echaniz Aizpuru prokuradoreak ordezkaturik, Mohamed Ammar auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondoko hauek ordaintzera: 7.881,36 euro, eta kopuru horrekiko bi alderdiek hitzartutako % 17,25eko interesak 2009ko irailaren 30etik demanda jarri artekoak, baita demanda jarri zenetik aurrerako % 17,25eko interesak ere, hitzartutakoaren arabera.

Eta Mohamed Ammar demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko ekainaren hogeita bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala