Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2065

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 21ekoa, Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Tiro Olinpikoko Federazioaren Estatutuen 17. artikuluan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskadiko Tiro Olinpikoko Federazioa, 1986-04-25ean, Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 84. zenbakiarekin. Federazioaren estatutuen 17. artikulua berriro erredaktatu da orain.

Euskadiko Tiro Olinpikoko Federazioak, 2011ko otsailaren 9an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean, bere estatutuen 17. artikuluan egindako aldaketa onartzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Euskadiko Tiro Olinpikoko Federazioaren Estatutuen 17. artikuluan aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen delarik:

«17. artikulua.- 1.- Batzar Nagusia klub, kirol elkarte, kirolari, teknikari eta epaileen estamentuetako ordezkariek osatuko dute, ondorengo proportzioan:

a) Batzarreko kide guztien % 20a, klub eta kirol elkarteen estamentuan.

b) Batzarreko kide guztien % 60a, kirolarien estamentuan.

c) Batzarreko kide guztien % 20a, teknikarien estamentuan. Era berean, ordezkaritza eta hauteskundeak deitzeko unean dauden estamentu bakoitzaren lizentzia kopurua proportzionalak izango dira.

2.- Aurreko erregela aplikatu eta gero estamentu bakoitzean geratzen den portzentaje osoa honela banatuko da: estamentu bakoitzeko, Euskal Federazioan erroldatutako pertsona guztiei dagokionean, atxikita dituen kide kopuruarekin proportzionala den ordezkari kopuru jakin bat esleituko zaio lurralde federazio bakoitzari.

3.- Euskal Tiro Federazioa Batzar Nagusiak 50 kide izango ditu guztira».

Bigarrena.- Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 21a.

Kiroletako zuzendaria,

JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


Azterketa dokumentala