Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2064

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako diru-laguntzak emateko Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Kulturako sailburuaren 2011ko otsailaren 2ko Aginduaren bidez (2011ko otsailaren 15eko EHAA), euskal liburuen itzulpenarekin zerikusia duten ekintzetarako diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Aipaturiko aginduaren 7. artikuluan xedatzen denez, batzorde kalifikatzaile batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- Batzorde Kalifikatzaileko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera -ondoren azaltzen dena- argitaratzea:

Lehendakaria: Miguel Toral López, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

- Arturo García Fiel, Kultura Saileko kultura plangintzarako arduraduna.

- Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Saileko teknikaria, batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 18a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala