Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2063

AGINDUA, 2011ko martxoaren 18koa, Kulturako sailburuarena, «Gure Artea» Sariak 2011ko edizioan nori eman erabakiko duen epaimahaiaren izendapena egiten duena.

Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2011ko ekitaldiko «Gure Artea» Sariak arautu eta horretarako dei egiten duen Kulturako sailburuaren 2011ko otsailaren 17ko Aginduaren 6. artikulua ikusirik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.- 2011ko edizioan, «Gure Artea» Sariak banatuko dituen Epaimahaia honako hauek osatuko dutela:

Epaimahaiburua: Fernando Golvano.

Epaimahaikideak:

- Nekane Aramburu.

- Haizea Barcenilla.

- Daniel Castillejo.

- Eduardo López.

Idazkaria: María Jesús Cambra.

Bigarrena.- Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 18a.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


Azterketa dokumentala