Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
2058

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 16koa, Gizarte Zerbitzuetako zuzendariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita familia-bitartekotzako zerbitzu publiko integrala eskuratzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektua.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Aginduaren bidez onartu zen hasiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko familia-bitartekotzako zerbitzu publiko integrala eskuratzeko prozedurari buruzko Dekretua lantzeko prozedurari.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoak eraginpean hartzen dituzten xedapen orokorrei entzunaldiaren izapidea aplikatuko zaie. Halaber, eta xedapenen izaerak aholkatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Landu nahi den erregulazioak askotariko pertsona fisiko eta juridikoak hartuko ditu eraginpean. Pertsona horiek guztiak ez dira ordezkatzen dituzten erakundeetan txertatuta egongo, eta, beraz, erregulazioa jendaurrean jartzea komeni da. Ildo horretan, familia-bitartekotzako zerbitzu publiko integrala eskuratzeko prozedurari buruzko Dekretua lantzeko prozedurari hasiera ematen dion Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Aginduak xedatzen duenez, proposatutako erregulazioa jendaurrean jarri beharko da hogei egun balioduneko epean.

Euskal Autonomia Erkidegoko familia-bitartekotzako zerbitzu publiko integrala eskuratzeko prozedurari buruzko Dekretua lantzeko prozedurari hasiera ematen dion Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Aginduaren arabera, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza izango da dekretu-proiektua lantzeko prozedura izapidetzeaz arduratuko den organoa.

Aurreko guztia dela-eta, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Familia-bitartekotzako zerbitzu publiko integrala eskuratzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.- Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren edukia honako leku hauetan egongo da eskuragarri: Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzan (helbidea: Donostia kalea, 1, Gasteiz); Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.net); Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren atarian (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net); eta Irekiaren atarian (www.irekia.euskadi.net).

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 16a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

ALFONSO GURPEGUI RUIZ.


Azterketa dokumentala