Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2057

AGINDUA, 2011ko martxoaren 15ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, hainbat ondasun homologagarritzat jotzen dituena: materiale informatikoa.

136/1996 Dekretuaren IV. kapituluak ondasun eta zerbitzu homologatuen kontratazioa arautu du; bertan ezartzen denaren arabera, ondasun eta zerbitzu homologagarrien zerrendaren eta estandarizazio-akordioaren aplikazio eremu organikoak Sail bakar bati edo horren barruko erakunde autonomo bakar bati eragiten dionean -hala nola, hezkuntzako, sanitateko, poliziako eta justiziako administrazioko sareetan sartutakoa-, zerrenda eta estandarizazio-akordioa dagokion sailburuari edo erakunde autonomoko legezko ordezkariari dagozkio. Agindu horrek, gainera, zehaztu egingo du zein lurralde eta eremu organikotan izango duen eragina.

Hainbat materiale informatiko estandarizatzea erabaki da agindu honetan, tresna arruntak baitira eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetan eta kontzertatuetan erabilitakoak. Horrela arrazoizko uniformetasuna eta prezio hobeak lor daitezke.

Eremuari dagokionez, ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 11.3 artikuluaren bigarren lerroaldean aurreikusitako salbuespenak eta irakaskuntza-sarearen berezitasunek bide ematen dute homologazioaren eremua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetara eta kontzertatuetara murrizteko.

XEDATU DUT:

1. artikulua.- Ondasun homologagarriak.

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuan esaten denaren ondorioetarako, ondasun homologagarritzat jotzen dira alboko eranskinean agertzen den hainbat materiale informatiko.

Ondasun horien estandarizazioa onartzen da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzak prestatutako oinarri teknikoen orrien arabera.

2. artikulua.- Eremua.

Aurreko artikuluan aipatutako ondasun homologagarrien deklarazioaren eta estandarizazio erabakiaren eraginak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko EAEko ikastetxe publikoetara eta kontzertatuetara hedatuko dira.

3. artikulua.- Eskumenak eskuordetzea.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari delegatzen zaio hainbat materiale informatiko homologatzeko prozedura izapidetu eta erabakitzeko eskumena -agindu honetako 1. artikuluak jasotzen du homologatze hori, baita homologazioa indarrean dagoen bitartean beharrezkoak diren egintza guztiak emateko eskumena ere-. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izapidetuko du administrazio-espedientea.

4. artikulua.- Homologatutako ondasunen kontratazioa.

Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari lotuko zaio homologatutako ondasunen kontratazioa.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 15a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

ERANSKINA

IZENDAPENA

Ordenagailu eramangarri txikiak.

Ordenagailu eramangarriak.

Ikasgelarako ikus-entzunezko sistemak: arbel digital erresistibodun sistemak, arbel digital elektromagnetikodun sistemak, proiektore elkarreragiledun sistema.

Agirietarako kamara.

Ordenadore eramangarrientzako armairu elektrifikatua.

Sareen azpiegituraretarako elementuak: wireless kontroladoreak, PoE injektoreak eta haririk gabeko atzipen puntuak.

Batch datuak kapturatzeko terminal eramangarriak.


Azterketa dokumentala