
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
2055
407/2011 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzen duena.
Aztertu dugu Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen otsailaren 3ko 164/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko martxoaren 7ko EHAAn (45. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Juan Luis Lapuente Troncoso jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko dohain egokiak dituela ikusi da.
Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.- Izendapen honek interesatuari jakinarazten zaion egunetik aurrera emango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
RSS