
70. zk., 2011ko apirilaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
2054
346/2011 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzen baitira, eta txanda libreko destino hutsak esleitzen analista klinikoaren kategorian. Aipatu kategoria Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldekoa da eta destinoak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun zerbitzuetako erakundeak izango dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 4259/2008 Ebazpenaren bidez, hautatze-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko analista klinikoaren kategorian destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu erakundeetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2009ko urtarrilaren 19ko EHAA, 12. zenbakia).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 15eko 495/2010 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako web orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu dutenen txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera, hain zuzen ere, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Analista Klinikoaren kategorian pertsonal estatutario izateko hautatze-probetako oposizioaldia gainditu dutenen zerrenda.
Hautatze-prozesuan arautzen duten oinarri orokorretako 16. paragrafoan jasotakoaren arabera, destinoak izangaien eskabidearen eta lortutako puntuazioaren ordenaren arabera esleituko dira. Barne sustapeneko ebazpena eta txanda libreko ebazpena bakoitza bere aldetik argitaratu ahal dira.
Halaber, izangaiek hautatze-probetan parte hartzeagatik lortzen dituzten eskubideak galduko dituzte baldin eta aurreko oinarrian ezarritakoaren arabera destinoa behar den epean eta behar bezala eskatzen ez badute, eskatutako destinoen artean bat ere lortzen ez badute, eta oposizio lehiaketan lortutako puntuazioa kontuan hartuta eskaintzen den destinorik eskuratzea ez badagokie.
Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea, eta txanda libreko destino hutsak esleitzea Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko Analista Klinikoaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izango dutenak.
Ebazpen horrek hiru eranskin izango ditu. I. eranskinean esleitutako destinoen zerrenda agertuko da, II. eranskinean behin betiko hautagaien zerrenda (destinoa lortu eta destinorik lortu ez dutenak bereizita), eta III. eranskinean baztertutako izangaien zerrenda, baztertze-arrazoiak adierazita.
Bigarrena.- Destinoa lortu dutenek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.
Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal Osasun-zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:
- NAN, pasaportea edo gidabaimena edo, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalitatea izanik, dokumentu baliokidea, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan, betiere eskubide hori Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez aitortuta badago.
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
Destinoaz jabetzeko unean, destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoaren dokumentua aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada kategoria/lanpostu funtzionalean sartzeko betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.- Hautaketa-prozesua arautzen duten oinarri orokorretako 22. paragrafoan ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 9a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
I. ERANSKINA / ANEXO I
KATEGORIA: FAK. ESP. ANALISI KLINIKOEN MEDIKU TEKNIKARIA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO-TÉCNICO ANÁLISIS CLÍNICOS
IREKIA - DESTINOEN ESLEIPENA
ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - LIBRE
LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. ANALISI KLINIKOEN MEDIKU TEKNIKARIA
PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MÉDICO-TÉCNICO ANÁLISIS CLÍNICOS
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA
ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA
DESTINO HE
PL DERRIG.-DATA
FECHA PRECEP
16257847 Fernández Benito, Blanca Santiago Ospitalea Santiago Ospitalea 2
Hospital Santiago Hospital Santiago
22743532 Pérez Garay, Raquel Galdakaoko Ospitalea Galdakaoko Ospitalea 2
Hospital Galdakao Hospital Galdakao
14253642 Basauri Elorza, M.ª Begoña Mendaroko Ospitalea Mendaroko Ospitalea 2
Hospital Mendaro Hospital Mendaro
29144548 Galar Senar, M.ª Mar Zumarragako Ospitalea Zumarragako Ospitalea 2
Hospital Zumarraga Hospital Zumarraga
II. ERANSKINA / ANEXO II
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA:FAK. ESP. ANALISI KLINIKOEN MEDIKU TEKNIKARIA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO-TÉCNICO ANÁLISIS CLÍNICOS
DESTINOA LORTU DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES CON OPCIÓN A DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
16257847 Fernández Benito, Blanca 50,0000 17,7241 0,0000 67,7241 61,1072 128,8313 L
22743532 Pérez Garay, Raquel 13,5000 20,0000 17,0000 50,5000 75,9286 126,4286 L
14253642 Basauri Elorza, M.ª Begoña 19,3500 19,3898 17,0000 55,7398 67,1429 122,8827 L
29144548 Galar Senar, M.ª Mar 31,9500 15,0000 0,0000 46,9500 75,5000 122,4500 L
L: Irekia/Libre.
LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado.
II. ERANSKINA / ANEXO II
BEHIN BETIKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES DEFINITIVA
KATEGORIA: FAK. ESP. ANALISI KLINIKOEN MEDIKU TEKNIKARIA
CATEGORÍA: FAC. ESP. MÉDICO-TÉCNICO ANÁLISIS CLÍNICOS
DESTINORIK LORTU EZ DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES SIN DESTINO
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS ESPERIENTZIA
EXPERIENCIA PRESTAKUNTZA
FORMACIÓN EUSKARA
EUSKERA LEHIAKETA
CONCURSO OPOSAKETA
OPOSICIÓN GUZTIRA
TOTAL TXANDA
TURNO
15357169 Garrido Espinosa, Pilar 50,0000 18,6667 0,0000 68,6667 53,5357 122,2024 L
44131670 Pascual Usandizaga, Pilar 17,4000 11,6889 17,0000 46,0889 64,5000 110,5889 L
30642130 Barrenechea Iparraguirre, Eva M.ª 14,8500 18,9833 8,5000 42,3333 64,8572 107,1905 L
20182747 Del Corral Navarro, Susana 13,6500 17,0450 17,0000 47,6950 59,1786 106,8736 L
52444781 Gil Rodríguez, Eva Lorea 15,9000 14,1170 8,5000 38,5170 64,5000 103,0170 L
30679790 Otaolea Santacoloma, Leire 6,6750 19,0474 17,0000 42,7224 59,5357 102,2581 L
11915395 Lázaro Naranjo, M.ª Angeles 24,6750 20,0000 0,0000 44,6750 57,5715 102,2465 L
15986282 Izquierdo Vicente, M.ª Jesús 27,3000 16,2769 0,0000 43,5769 57,3572 100,9340 L
30668615 San Pedro García, JosÉ Ignacio 6,6000 9,7000 17,0000 33,3000 65,6072 98,9072 L
15397147 Herrero Lobo, Lucía 10,8000 12,3453 17,0000 40,1453 57,2143 97,3596 L
78884022 Santos Díez, Itziar 1,5000 17,4298 17,0000 35,9298 54,0000 89,9298 L
11933186 López Echániz, Idoia 6,9000 10,0000 8,5000 25,4000 62,5357 87,9357 L
L: Irekia/Libre.
LD: Irekia ezgaitua / Libre discapacitado.
III. ERANSKINA / ANEXO III
PROZESUTIK BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA
RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS
FAK. ESP. ANALISI KLINIKOEN MEDIKU TEKNIKARIA
FAC. ESP. MÉDICO-TÉCNICO ANÁLISIS CLÍNICOS
IREKIA/LIBRE
NAN
DNI IZEN-ABIZENAK
NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA
MOTIVO DE EXCLUSIÓN
44978372 Cruz Iglesias, Elena Ez du eskatutako titulazioa
No cumple titulación exigida
RSS