Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2011ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1935

EDIKTUA, administrazioaren ondare-erantzukizuna dela-eta, Xiomara Montero Ortegaren erreklamazioaz hasitako 22/2010 prozeduraren ondoriozkoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua saiatu da 2011ko urtarrilaren 20an instrukzio-egileak emandako Erabakia interesdunari jakinarazten, baina ahalegin hori alferrikakoa izan da. Erabaki horren bidez, hamar eguneko epea ematen zaio interesdunari asistentzia-zentro batzuetako zenbait historia klinikotara sartzeko baimena eman dezan, eta ohartarazten zaio, hiru hilabeteko epean baimen horiek eman ezean, prozedura -historia kliniko horietan jasotako datuei dagokienez- partez iraungi egin dela deklaratuko dela. Horregatik, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 59.4 artikuluetan ezarritakoari jarraiki, interesdunari jakinarazten zaio, aipatutako Erabakia eskuragarri duela, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan (Araba kalea 45, Gasteiz - 01006). Ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera jaso ahal izango da erabakia, bulego-orduetan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 9a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala