Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2011ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1925

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1095/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1095/10-P hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juan Carlos I hiribideko 1 zenbakiko garajeetako jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Pablos Susaeta, Angel Pedro.

Prokuradorea: Landa.

Demandatua: Jose Manuel Garcia Naharro eta Maria Teresa Terron San Martín.

Gaia: kontratuak, oro har.

Aipatu judizioan, epaia eman da bi mila eta hamaikako martxoaren bederatzian. Horren epaitza honakoa da:

Ezetsi egin dut Juan Carlos I hiribideko 1 zenbakiko garajeetako jabekideen erkidegoak jarritako demanda. Horregatik, María Teresa Terrón San Martín andrea absolbitu egiten dut bere aurkako uzietatik.

Prozesuko kosturik sortuz gero, alderdi demandatzaileari ezarriko zaizkio, baina oraingoz ez da halakorik.

Jabekideen erkidegoak José Manuel García Naharroren aurka jarritako demandan atzera egin du, eta kostuak ez zaizkio inori ezarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Manuel Garcia Naharro hil egin denez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesatuaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala