Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2011ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
1923

EDIKTUA, 686/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 686/10 hitzezko judizioa bideratu da, CM Gipuzkoa SL Unipersonal sozietateak eskatuta, Bosteko Bat SLren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

23/11 EPAIA

Epailea: Manuel Pacheco Gallardo jauna.

Lekua: Donostia-San Sebastián.

Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: CM Gipuzkoa SL Unipersonal.

Abokatua: Asier Laskibar Gartzia.

Prokuradorea: Maria Pilar Oyaga Urrea.

Alberdi demandatua: Bosteko Bat SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko judiziorako demanda.

EPAITZA

Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Pilar Oyaga Urrea andreak CM Gipuzkoa SL Unipersonal sozietatearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Bosteko Bat SLren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatua honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 1.464,55 euro, eta demanda aurkeztu zen egunetik ordainketa egiten den arte sortutako interesak -3/2004 Legearen 5. eta 7. artikuluetan ezarritakoak-; halaber, alderdi demandatuari berariaz ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; eta kontzeptua: 1855 0000 13 068610. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuari, Bosteko Bat SLri, legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta izenpetu dut ediktu hau, Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala