Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2011ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
1916

AGINDUA, 2011ko otsailaren 21ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Lezoko Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2010eko abuztuaren 25eko alean argitaratu da Udalak 2010eko apirilaren 21ean egindako Osoko Bilkuran hartutako erabaki hau: udalbatzak behin betiko onartzen du Lezoko Herrigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.

2010eko abenduaren 22an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da.

Era berean, Lezoko Udala Oarsoaldea SA Birgaitze Hirigintza Elkartean txertatuta dago, bazkide moduan.

Horiek horrela, Lezoko Herrigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

XEDATU DUT:

Lezoko Herrigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzea, agindu honen eranskinean agertzen den planoan dagoen mugaketarekin bat eginda.

Agindu honen aurka, nahi izanez gero, eta hilabeteko epean, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 21a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala