Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2011ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1912

319/2011 EBAZPENA, martxoaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, 2008an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen esleipena argitaratzen da; destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izango dute, medikuaren kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4235/2008 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4256/2008 Ebazpenaren bidez, hautaketa-probak deitu ziren pertsonal estatutario izateko medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izango dutenak. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen (2008ko abenduaren 3ko EHAA, 232. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 4ko 2753/2010 Ebazpenaren bidez, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen da eta txanda irekiko destino-esleipena medikuaren kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izango dute. 2010eko azaroaren 29ko EHAAn (229. zk.) argitaratu zen.

Aurreko ebazpenetan lanpostuaz jabetzeko ezarritako epea amaituta, txanda irekiko izangaiei destinoak eskainiko zaizkie, oinarri orokorretako 1.1 eta 16.8 oinarrietan aurreikusten direnak.

Urtarrilaren 21eko 28/2011 Ebazpenaren bidez, 2008an Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak deitutako hautaketa-prozesuko destino hutsen zerrenda web orrian argitaratu zen, zehazten diren osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izango duten medikuaren kategorian, hain zuzen.

Esandako guztiagatik, indarrean dagoen legediak pertsonal gaietan ematen dizkidan ahalmenez baliaturik,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- EHAAn argitaratzeko agintzea, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko medikuaren kategorian destino hutsen esleipena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lehen mailako atentzioko pediatria unitateetan izango dutena, honako eranskinen arabera:

I) I. eranskinean, esleitutako destinoen zerrenda.

II) II. eranskinean, fase honetatik baztertutako izangaien zerrenda, baztertzeko arrazoia adierazita.

Bigarrena.- Esleipendunek hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, esleipenaren ebazpenak EHAAn argitaratzen diren egunaren biharamunetik hasita.

Lehiatzaileak Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian jabetuko dira destinoez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu:

- NAN, pasaportea edo gidabaimena, edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, edo Europar Batasuneko Itunaren arabera nahiz Espainiak berretsitako beste hitzarmen batzuen babesean nahiz lege arau baten bidez langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalentzat.

Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.

- Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.

- Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.

Lanpostuaz jabetzeko unean, izangaiek destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa aurkeztu behar dute, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak emana.

Hirugarrena.- Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.

Era berean, interesdunei gogorarazten zaie epe barruan edo, hala dagokionean, epe luzatuan destinoaz jabetzen ez badira, hautatze-probetatik eratorritako eskubideak galduko dituztela.

Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.

Laugarrena.- Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22 atalean ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIAN PEREZ GIL.

I. ERANSKINA / ANEXO I

KATEGORIA: FAK. ESP. PEDIATRIA MEDIKUA (LMT)

CATEGORÍA: FAC. ESP. MEDICO PEDIATRÍA - EAP

ONDORIOZKO FASEA - DESTINOEN ESLEIPENA / ADJUDICACIÓN DE DESTINOS - FASE DE RESULTAS

LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. PEDIATRIA MEDIKUA (LMT)

PUESTO FUNCIONAL: FAC. ESP. MEDICO PEDIATRÍA - EAP

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS ZERBITZUETAKO ERAKUNDEA

ORGANIZACIÓN DE SERVICIOS DESTINOA

DESTINO HE

PL DERRIG. DATA

FECHA PRECE.

44970618 Martínez Ezquerra, Nagore Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualdea Ezk.-Enk. Esk.-Markonzaga (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Ezkerraldea-Enkarterri C. Ezk.-Enk.-Markonzaga (CS) - Tarde

13164289 Díez López, Ignacio Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Aranbizkarra (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Araba C. Araba-Aranbizkarra (CS) - Tarde

30602627 Ibáñez Estévez, M.ª Angeles Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-Alde Zaharra (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Bilbao C. Bilbao-Casco Viejo (CS) - Tarde

16563927 Martínez Fernández de Pinedo, Idoya Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Leza-Labastida - Goizez 2

Comarca Araba C. Araba-Leza-Labastida - Mañana

14611838 López Santamaría, Goizalde Uribeko Eskualdea Uribeko Esk.-Algorta (OZ) - Arratsaldez 2 2005-06-01

Comarca Uribe C. Uribe-Algorta (CS) - Tarde 01-06-2005

46355802 Bárcena Fernández, Estíbaliz Bilboko Eskualdea Bilboko Esk.-Arangoiti - Zatitua 2

Comarca Bilbao C. Bilbao-Arangoiti - Partida

72685234 Landa Garriz, María Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Rioja Alavesa Oion/Campezo - Goizez 2

Comarca Araba C. Araba-Rioja Alavesa Oion/Campezo - Mañana

72689757 Uriz Monaut, José Javier Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Llanada-Alegria/Araia - Goizez 2

Comarca Araba C. Araba-Llanada-Alegria/Araia - Mañana

22750665 Ruano López, Aitor Arabako Eskualdea Arabako Esk.-Sansomendi (OZ) - Arratsaldez 2

Comarca Araba C. Araba-Sansomendi (CS) - Tarde

78894403 Iturralde Orive, Itziar Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdea Gip. Eki. Esk.-Irun Dumboa (OZ) - Espezifikoa 2

Comarca Gipuzkoa - Este C. Gip. Este-Irun Dumboa (CS) - Específica

II. ERANSKINA / ANEXO II

PROZESUTIK BAZTERTUTAKO HAUTAGAIEN ZERRENDA / RELACIÓN DE ASPIRANTES EXCLUIDOS

FAK. ESP. PEDIATRIA MEDIKUA (LMT)

FAC. ESP. MEDICO PEDIATRIA - EAP

ONDORIOZKO FASEA / FASE DE RESULTAS

NAN

DNI IZEN-ABIZENAK

NOMBRE Y APELLIDOS BAZTERKETAREN ARRAZOIA

MOTIVO DE EXCLUSIÓN

78885935 Aguirre Unceta - Barrenechea, Ana Ez du destinorik aukeratu

No elección de destinos


Azterketa dokumentala