
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Herrizaingo Saila
1802
IRAGARKIA, Javier Alfonso Losada Santos jaunak eskatuta hasi den 3096/11 zenbakiko espedientean berari egindako errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu hori Norberaren Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan azaltzen diren eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
2011ko otsailaren 1eko idazkiaren bidez Javier Alfonso Losada Santos jaunari, berak egindako eskaera bideratzeko beharrezkoa zen dokumentazioa eskatu zitzaion.
Errekerimendu hori ezin izan denez jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Oharrak:
1.- Interesatua Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.- Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da
Erandio, 2011ko martxoaren 7a.
Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,
JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.
RSS