Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Instrukzioko 1 Zenbakiko Epaitegia
1797

EDIKTUA, 170/09 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Nekane Esquisabel Polancok, Tolosako (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta testigantza ematen dut:

170/09 falta-judizioan epaia eman da, eta hauek dira epaitza eta idazpurua:

33/10 EPAIA

170/09 falta-judizioa.

Tolosa, 2010eko otsailaren hemezortzia.

Nik, Francisco Javier Muro Insaustik, Tolosako (Gipuzkoa) Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak ikusi ditut 170/09 falta-judizioan bideratutako autoak.

EPAITZA

Nicolae Nicula, kalte-falta baten egile den aldetik, 30 egunez eguneko 4 euroko isuna ordaintzera kondenatzen dut. Eta Elías Bustinduy Odriozolari 30,90 euro ordaintzera ere kondenatzen dut. Eta kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke -ondorio biei dagokienez- epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, jakinarazpena egin eta bost eguneko epean.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Aurreko epaia epai hori eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen 2010eko otsailaren 18an, Tolosan (Gipuzkoa), jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Epaia jasota gera dadin, Nicolae Niculari jakinarazi -egun non dagoen ez baitakigu- eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamarreko ekainaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala