
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
1795
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriei buruz bideratutako 457/10 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 457/10 prozedura.
Demandatzailea: Carmen Sonia Melgar Muñoz.
Abokatua: Ayuso Moreno, Alberto.
Procurador: Ainhoa Iglesias Villada.
Demandatua: Edgar Jose Torres Rios.
Gaia: Iv-vii l1 cc. Tit.
Aipatu judizioan 2011ko otsailaren 22ko epaia eman da, ondoko hauxe da bere epaitza:
91/11 EPAIA
Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaikako otsailaren hogeita bia.
Alderdi demandatzailea: Carmen Sonia Melgar Muñoz.
Abokatua: Alberto Ayuso Moreno.
Procurador: Ainhoa Iglesias Villada.
Alderdi demandatua: Edgar Jose Torres Rios.
Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.
EPAITZA
Baietsi egin dut Ainhoa Iglesias Villada prokuradoreak Carmen Sonia Melgar Muñoz andrearen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Edgar José Torres Rios jaunaren aurkakoa. Ondorioz, behin betiko ondoko neurriak -lehenago hartutakoak ordezten dituztenak- erabaki ditut:
Lehenengoa.- Carmen S. Melgar Muñoz andreari ematen zaizkio 2010-03-3an jaiotako M. semearen zaintza eta babesa; guraso-ahala, berriz, aitaren eta amaren artean banatuko da.
Bigarrena.- Gurasoak ados jarri ez direnez, Edgar J. Torres Ríos jaunak igandero bisitatu ahal izango du bere semea, igande batean bai, eta hurrengoan ez, 17:00etatik 19:00etara, eta amaren etxera joan beharko du semearen bila, eta han utzi, bueltan.
Hirugarrena.- Edgar J. Torres Ríos jaunak, lansari, soldata, jornal, ordainsari, pentsio edo jarduera profesional eta merkataritza-jarduera autonomoetatik etorritako bestelako diru-sarreren % 23 ordaindu beharko du, M. semearentzako elikadura-pentsio gisa; edozein kasutan, ehun (100) euro ordaindu beharko ditu gutxienez. Kopuru hori urtero eguneratuko da, ebazpen honen data erreferentziatzat hartuta, INEk edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIaren arabera.
Laugarrena.- Adingabeak izaten dituen ezohiko gastuak bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte.
Auzialdi honetako kostuei buruzko kondena berezirik ez da egingo.
Aurkatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan egiaztatu egin beharko da zainpean jarritako diru-zenbatekoa (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Edgar Jose Torres Ríos demandatua non bizi den jakiterik ez dagoenez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako Bulego Judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2011ko otsailaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS