Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
1789

EDIKTUA, 377/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

ZITAZIO-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, zeina honako hauxe baita:

Ezetsi egin zenez 2011ko urtarrilaren 28ko Ebazpenaren kontrako berraztertze-errekurtsoa, ikustaldia egiteko 2011-06-06ko eguna izendatzen da, goizeko 09:30ean hasita. Ekitaldi horretarako zitatuak izan bitez Manuel Miñón Haza jaunaren jaraunsleak. Horretarako, ediktu bat argitaratzen da EHAAn, ofizioz bidaliko dena.

Eman bekio horren berri Auzitegiari, eta behin egiaztatu ondoren, jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkatzeko modua: idazkari judizialari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta bertan, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, inpugnazioa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZLb, 451.3 artikulua).

Hala agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Manuel Miñon Hazaren jaraunsleak non dauden jakiterik ez dagoenez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Balmasedan (Bizkaia), 2011ko martxoaren 1a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala