Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bizkaiko Probintzia Auzitegia
1788

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 381/10 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Probintzia Auzitegi honetan, bosgarren sekzioan, 381/10 apelazio-erroilua ari da bideratzen, zeinetan epaia eman baita, idazpuruan eta xedapen-zatian honela dioena:

«548/10 EPAIA

Lehendakaria: M.ª Elisabeth Huerta Sánchez andrea.

Magistratuak:

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

Bilbao, 2010eko abenduaren 13a.

Probintzia Auzitegiko Bosgarren Sekzioak ikusi ditu, apelazioan, hitzezko judizioaren 789/09 autoak, Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegian, lehen auzialdian, bideratutakoak. Judizio horretan, alderdi izan dira: demandatzaile gisa, Ana Cañada Casanova andrea, Campano Muro prokuradoreak ordezkatuta eta Imbert Astier letraduak zuzenduta; demandatu gisa, berriz, auzi-ihesean den Diego Vega Casanova jauna; auzialdi honetako ponentea Magdalena García Larragan magistratua izan da.

EPAITZA

Ezetsi egin dugu Ana Cañada Casanova andrearen ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, hitzezko 789/09 judizioaren gainean hartutako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak hartu zuen, 2010eko maiatzaren 27an. Errekurtsoa ezetsi dugunez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Errekurritzeko egindako gordailua galdu egiten du.

Idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, Auzitegi Goreneko Zibilaren Salaren aurrean kasazio-errekurtsoa izan ezik; beti ere kasazio interesa egiaztatzen bada (PZLb, 477.3 artikulua). Hori izango balitz kasua, errekurtso berezia ere aurkeztu liteke sala berean, prozesuan arau-haustea egon delako, (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso horiek, bata zein bestea, idatziz aurkeztu beharko dira, epaitegi honetan, jakinarazi ondoko bost eguneko epean (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan (4738 0000 00 038110 kontu-zenbakia). Bi errekurtsoak erabiliz gero, errekurtsogileak bi ezarpen-eragiketa egin beharko ditu, eta diru-sarreraren ordezkagirian «Errekurtsoa» 06 kodea azalpena adieraziko da kasazio-errekurtsorako, eta 04 kodea prozesuko arau-hausteko errekurtso berezirako. Errekurtsoak prestatzean, zenbatekoa zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu».

Jasota gera dadin, eta, agertu ez den eta errekurritua den Diego Vega Casanova jaunari epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Bilbon, bi mila eta hamarreko abenduaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala