Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
1786

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 8koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kulturako sailburuaren 2010eko abenduaren 22ko Agindua, hots, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak emateko modua garatzen duena.

Kontuan izanda 2010eko abenduaren 22ko Aginduaren 7. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela, eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela,

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Mikel Toral López jauna (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

- Inmaculada Alonso San Millán andrea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila).

- José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila).

Idazkaria: Arturo García Fiel jauna (Kultura Saileko teknikaria).

Bigarrena.- Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 8a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.


Azterketa dokumentala