Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1782

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 29koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bitartez, Euskal Turismo Sariak emateko 2011ko ekitaldiko deialdia iragartzen da, Euskal Turismo Sariak arautzen dituen 2011ko martxoaren 16ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Turismo Sariak arautzen ditu.

Agindu horren 4. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da horretan finkatutako sarietarako 2011ko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Xedea.

Ebazpen honen xedea da Euskal Turismo sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sarien 2011ko deialdia egitea.

2. artikulua.- Betekizunak.

Aurkeztutako hautagaiek Industria, Berrikuntza. Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan aurreikusitako sarietarako sarbidea izateko, nahitaezkoa izango da bertan adierazitako aginduaren betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

3. artikulua.- Eskabideak eta epea.

1.- Kandidaturak eta gainerako dokumentazio osagarria Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Turismo Zuzendaritzara bideratu beharko dira eta Lurralde Ordezkaritzetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan aurkeztu.

2.- Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean ebazpen hau.

Bigarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 29a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala