Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
1780

EBAZPENA, 2011ko otsailaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Ermuko Udalaren menpeko «Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola» aitortzen duena makineria finko eta mugikorreko meatze makinistako profesional baimenduen prestakuntzarako onetsiriko erakunde gisa, baita meatze makinistaren txartela lortzeko azterketak egiten dituen zentro gisa ere.

AURREKARIAK

63/2006 Dekretuak -martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen ditu- aldaketa handia ekarri dio espezialitate guztietako profesional baimenduei kalifikazio indibidualeko txartelak emateko moduari eta enpresa baimenduen ziurtagirien erregimenari dagokionez. Dekretu hori garatzeko aginduak (2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena) martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan adierazitako funtsezko alderdietako batzuk zehaztu ditu.

2007ko irailaren 17an, Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpena eman zen, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-instrukzioa onartzen zuena. Instrukzio horren bidez, meatzeko makinistaren (makineria finko eta mugikorrekoa) kalifikazio indibidualeko txartelak lortzeko praktikaldia eta elementuak arautzen ziren.

2008ko otsailaren 8an, Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpena eman zen, zuzendari beraren 2007ko irailaren 17ko Ebazpena garatzen duena, azterketa-programari dagokionez.

2008ko otsailaren 25ean, Ermuko udalaren menpeko «Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskolak» eskatu zuen «Makineria finko eta mugikorreko Meatze Makinistaren Txartela» lortzeko gaikuntzaren ziurtapenerako eta prestakuntzarako zentro gisa aitortua izatea. Eskaera horrekin batera, Industria-segurtasunaren alorrean kualifikazio indibidualeko txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako baldintzak eta betebeharrak bete dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere aurkeztu zuen. Zehazkiago, honako hauek aurkeztu zituen:

Erakundea identifikatzeko datuak; erakundearen egoitza honako helbide honetan dago: Valdespinako markesa kalea, 1 - 48560, Ermua.

Zentroaren helburua Ermuko udalaren mendeko baimendutako Lanerako Prestakuntza dela justifikatzea.

Dagozkion prestakuntza-ekintzak egin ahal izateko erakundeak dituen giza baliabideen eta baliabide teknikoen deskribapena.

Gauzatuko diren ikastaroen zehaztapena, aurreikusitako ikasgai-zerrendak, metodologia, antolakuntza, eta ebaluazio-sistemak zehaztuz.

2008ko azaroaren 20an, Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruaren idazkia jaso zen, eskaera horren aldeko txostena emantzat joz.

2010eko ekainaren 20an, Ermuko udalaren menpeko Obra Publikoko, Altxatzeko eta Garraiatzeko Makineriaren Mantenu eta Operazio Eskolak dokumentazio osagarria aurkeztu zuen, baita prestakuntza-programaren proposamen bat ere, eta Meategien arduradunak horren aldeko balioespena eman zuen.

OINARRI JURIDIKOAK

Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duen apirilaren 2ko 863/1985 Errege Dekretuaren 1. artikuluak ezartzen duenez, Erregelamendu horretako arauak gutxieneko arauak izango dira eta hartarako estatutu-eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoek -hala nola Euskal Autonomia Erkidegoak, Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 11.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera- garatu ahal izango dituzte, oinarrizko arauak betearaziko direla ziurtatuz.

Meategietako makineria mugikorreko operadoreei eta gidariei buruzko araudia 863/1985 Errege Dekretuaren -apirilaren 2koa, Meategietako Segurtasunerako Oinarrizko Arauen Erregelamendu Orokorra onartzen duena- 117. artikuluan bilduta dago gaur egun, baita «Aire zabaleko lanak. Zereginen garapenari» buruzko 07.0.03 Jarraibide Tekniko Osagarrian ere. Jarraibide hori Industria eta Energia Ministerioaren 1990eko apirilaren 16ko Agindu bidez onartu zen eta adierazitako Erregelamendu horren VII. kapitulua arautzen du. Horri dagokionez, 5.1 atalean, beste eskakizun batzuen artean, honako hau ezartzen du: Meategietako Agintariaren behar den baimena jaso duten operadoreek eta gidariek soilik erabil dezakete meategietako makineria mugikorra. Era berean, ITC 04.5.04 eta ITC 04.6.02 jarraibide tekniko osagarrietan bildu da lurpeko ustiaketetako ibilgailuen gidariei eta makinistei dagokien araudia.

Industria-segurtasunaren alorrean kualifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu da espediente hau.

Halaber, baimendutako erakundea dekretu horren 22. artikuluaren 1. puntuaren a) idatz-zatian jasotako kasuaren barruan sartzen dela egiaztatuta geratu da; Bizkaiko Lurralde Historikoan ditu instalazioak erakunde horrek.

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Ermuko udalaren menpeko «Obra publikoko, altxatzeko eta garraiatzeko makineriaren mantenu eta operazio eskola» erakundea aitortzea «Makineria finko eta mugikorreko meatze-makinistako kualifikazio indibidualerako ikastaroa» espezialitatean Baimendutako Profesionalen Prestakuntzarako onetsiriko erakunde gisa, baita meatze-makinistako txartela lortzeko azterketak egiteko zentro gisa ere.

Erakunde hori Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakundeen Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea. Honako erregistro-zenbaki hau izango du: REFPA 82. zk.

Bizkaiko Lurralde Historikoan finkatuta dauden aitortutako instalazioetan ikastaroak emateko baimena du Erakunde horrek. Ikastaroak beste instalazio batzuetan eman nahi baditu, nahitaezko baimena eskatu beharko du eskumeneko Lurralde Ordezkaritzan; nolanahi ere, instalazio horiek martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako gutxieneko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko du ezinbestean.

Onetsiriko erakunde orok bete beharko ditu legezko xedapenek eta arautegi-xedapenek ezartzen dituzten aplikatzeko betebeharrak; bereziki, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitakoak.

Onetsiriko erakundeek galdu egingo dute Onetsiriko Erakundeen kalifikazioa, baldin eta bete gabe uzten badituzte adierazitako Dekretuan xedatutako betebeharrak eta konpromisoak edo aplikatu behar diren bestelako arauak.

Ebazpen hau jaso eta hilabeteko epean, azterketa teorikoa egiteko erabiliko den oinarrizko galdera-sorta aurkeztu behar da, baita zuzentzeko baremoak eta egitura ere, baimendua izan dadin eta interesdunen esku jartzeko.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka Gora jotzeko Errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epearen barruan. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 17a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

OSKAR ZABALA RABADÁN.


Azterketa dokumentala