
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia eta Herri Administrazio Saila
1778
AGINDUA, 2011ko martxoaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, «Fundación Moraza» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartu eta inskribatzeko dena (helbide soziala).
«Fundación Moraza» fundazioak bere estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko aurkeztutako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da
AURREKARIAK
Lehenengoa.- 2011ko martxoaren 7an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio Julián David Hernández Báez jaunak, «Fundación Moraza» fundazioaren ordez, aurkeztutako idazkiari.
Eskabidearekin batean ondoko eskritura publikoaren bi kopia soil bai eta kopia baimendu bat aurkeztu dira: 2011ko otsailaren 1ean, Fundazioaren ordez Julián David Hernández Báez-ek eta José Luis Orella Unzueta-k egiletsitakoa, Donostiako notario den Diego María Granados Asensio-ren aurrean (protokolo-zk.: 250).
Julián David Hernández Báez lehendakariaren baimenarekin, Patronatuko idazkari orokorra denez, José Luis Orella Unzue-k 2011-01-25ean emandako ziurtagiria erantsirik du aipatu eskriturak. Ziurtagiri hori 2010eko abenduaren 15ean egindako bilerari buruzko da, zeinetan, besteak beste, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua (helbide soziala) aldatzeko erabakia hautu baitzen.
Ziurtagirian, fundazioaren estatutuetako 3. artikulu osoaren idazketa berri bat jasotzen da.
Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago ondokoetan: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren 2009ko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.
Bigarrena.- Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31. artikuluan ezarritako araudian jasotakoa betez, estatutuen aldaketak ez baditu fundazioaren helburuak aldatzen eta fundatzaileak ez badu beren-beregi debekurik jartzen, fundazioaren helburuei eutsi egiten zaiela ulertuko da, Babeslaritzaren Aholkularitza Batzorde Teknikoak 2009ko irailaren 10eko bilkuran ezarritako irizpide berriekin bat, eta aipatu artikuluko 4. zenbakian adierazten den Babeslaritzaren aldez aurretiko onarpenik ez da behar izango. Hori horrela da ezen, uste baita, debekurik eza segurtasun eta argitasun juridikoko arrazoiengatik baino ezin dela ezarri fundazioaren negozioa gauzatzerakoan.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
EBATZI DU:
Lehenengoa.- «Fundación Moraza» Fundazioaren estatutuetako 3. artikuluaren (helbide soziala) aldaketa onartzea.
Bigarrena.- Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea agindu honen datarekin; Fundazioaren helbidea soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera betiere, zeina 2011ko otsailaren 1ean egiletsi baitzuen zuen -Fundazioaren ordez- José Luis Orella Unzueta jaunak, Donostiako notario den Diego María Granados Asensio jaunaren aurrea (protokolo zenbakia: 250).
Inskripzio honen ondoren, Fundazioaren helbide soziala hemen kokatuko da: Donostian (Gipuzkoa) Zubimuxu parkea, 3. zenbakia, zubipeko lokala.
Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 9a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
RSS