Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1776

EBAZPENA, 2011ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, aldatu egiten da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langileri eragiten dieten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiaren azaroaren 15eko epaia beteaz.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 2 zenbakiko Epaitegiak erabaki du onartzea Luis Miguel Juan Mesanza jaunak jarritako 1521/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Auzi-errekurtso hori prozedura laburtuaren bidez jarraitu da, eta bertan, aurkatu egin zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2009ko urriaren 2an emandako Agindua, hau da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenari jarritako gorako errekurtsoa atzera bota zuen Agindua (Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2009ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez, argitara eman zen otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren ondorioz Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneetako) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda; era berean, urriaren 13ko 25/2001 Dekretuan -abenduaren 26ko 386/2001 Dekretuak aldatu zuenean- jasotako aurreikuspenak aplikatzearren lanposturik gabe geratu ziren lagunen zerrenda ere argitaratzen zen ebazpen horretan).

Epai horrek baliorik gabe uzten du 2009ko urriaren 2ko Agindua, «eta onartu egiten du errekurtsogileak eskubidea duela betetzen zuen lanpostua betetzen jarraitzeko; izan ere, adina dela eta, ez zuen ezarritako HE bete beharrik».

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2010eko azaroaren 23an emandako Aginduak agindu egiten du epai hori bere horretan betetzeko.

Otsailaren 22ko 25/2011 Dekretuak aldatu egiten du otsailaren 41/2009 Dekretuaren bidez Berritzeguneetarako onartutako lanpostu-zerrenda, eta zerrenda horretan, Vitoria Gasteizko A02 Berritzegunean «ezabatzeko lanpostu» moduan sartzen du otsailaren 13ko 26/2001 Dekretuaren bidez sortu (EHAA, 2001-02-22koa) eta gertakariak jazo aurretik Luis Miguel Juan Mesanza jaunak betetzen zuen lanpostua, beti ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2007ko abenduaren 11n emandako ebazpenean jasotzen den moduan; ebazpen horren bidez, argitara eman zen Hezkuntzako Laguntza Zerbitzuetako (Berritzeguneak, ISEI eta IIHIIak) lanpostuetara behin betiko atxikipena.

Berritzegunea A02 Egoitza: Vitoria-Gasteiz

Lanpostua Hizkuntza-eskakizuna Titulua Esperientzia Taldea

Programako Aholkularia: Aniztasuna* 2.a igarota Goi-mailako titulua A/B

* Desagertu beharreko lanpostua

Horren ondorioz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2009ko martxoaren 16an emandako ebazpenaren II. eranskina. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretatik hau kentzea

A02 Berritzegunea

NAN Izen-abizenak Lanpostua HE-DD

16241291 Juan Mesanza, Luis Miguel Lanpostu gabe

Bigarrena.- Aldatzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2009ko martxoaren 16an emandako ebazpenaren I. eranskina. Ebazpen horren bidez, argitara eman zen Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneak) lanpostu-zerrendetako aldaketek zein langile eragiten duten zehazteko prozedurako behin betiko zerrenda, eta bertan hau sartzea

A02 Berritzegunea

NAN Izen- abizenak Lanpostua HE-DD

16241291 Juan Mesanza, Luis Miguel Programako Aholkularia: Aniztasuna* 2-B

* Desagertuko den lanpostua

Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2009ko martxoaren 16an emandako Ebazpenaren I. eranskinari egiten zaion aldaketa horrek ondorioak izango ditu 2008ko irailaren 1etik aurrera.

Ebazpen honen kontra, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko martxoaren 1a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


Azterketa dokumentala