
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1774
281/2011 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez Frumen Molinero Gutiérrez jauna izendatzen baita Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari.
Aztertuta geratu da Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari-lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 20ko 95/2011 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 10eko EHAAn argitaratu zen (28. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko aurkeztu den hautagai bakarraren agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Frumen Molinero Gutiérrez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Frumen Molinero Gutiérrez jauna Santa Marina Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.- Izendapen honek, interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
RSS