
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1773
280/2011 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendaria izateko Esther Olaetxea Urizar izendatzen duena, eginkizuna zerbitzu berezietan betetzeko.
Aztertu dugu Santa Marina Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen 2010eko urtarrilaren 20ko 97/2011 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2011ko otsailaren 10eko EHAAn (28. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Esther Olaetxea Urizar andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Kontuan hartuz Esther Olaetxea Urizar Galdako-Usansolo ospitaleko Antolaketako goi-mailako teknikariaren lanpostu funtzionalaren (17420. zenbakia) plazaren titularra izanik, Santa Marina ospitaleko Pertonaleko zuzendari lanpostua betetzeko aukeratu dela.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak izan badira.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Santa Marina ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea Esther Olaetxea Urizar.
Bigarrena.- Izendapen honek lanpostuaz jabetzerakoan emango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.- Izendapenak ondorioak dituen egunetik aurrera, Esther Olaetxea Urizar andrea zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
RSS