
61. zk., 2011ko martxoaren 29a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
1772
279/2011 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Marbella García Urbaneja andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente izendatzen baita, eta horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen.
Aztertuta geratu da Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen urtarrilaren 13ko 67/2011 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2011ko otsailaren 8ko EHAAn argitaratu zen (26. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Marbella García Urbaneja andrea deialdiko lanposturako aproposa dela, eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hortaz, Marbella García Urbaneja andrea, Osakidetzako langile finkoa, 19504 zenbakiko plazaren titularra, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Kudeaketa Sanitarioko Unitateko mediku lanpostu funtzionalekoa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatu da.
Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, langile finkoak aipatu erakunde publikoko zuzendaritza karguetarako izendatuz gero, zerbitzu berezietan direla deklaratu behar da, ofizioz deklaratu ere.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBATZI DU:
Lehenengoa.- Marbella García Urbaneja andrea Santa Marina Ospitaleko zuzendari gerente izendatzea.
Bigarrena.- Izendapen honek lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izango du eragin ekonomiko eta administratiboa.
Hirugarrena.- Izendapen honen egunetik aurrera, Marbella García Urbaneja andrea zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 24a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
RSS