38. zk., 2011ko otsailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
971
EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 1240/10 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak honako hau
Jakinarazten dut: epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 1240/10 jabari-espedientea bideratu dela, Mario Muro Velezek eskatuta, finka hauek inmatrikulatzeko: Lapuebla de Labarcako (Araba) landa-finka bat. Gilaba izeneko parajean dago eta 3.574,82 metro koadroko azalera dauka; beraz, indarrean dagoen legeriaren arabera, banaezina da. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, 2. poligonoko 813. partzela, Mario Muro Gandarias jaunarena; ekialdean, bidea; eta mendebaldean, 2. poligonoko honako partzela hauek: 768. partzela, Francisco Chavarri Grijalva jaunarena; 765. partzela, José Alcalde Morales jaunarena, eta 813. partzela, Mario Muro Gandarias jaunarena.
Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie -nortzuk diren ez dakigu-eta- ediktu hau argitaratu eta ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 22a.
IDAZKARIA.