Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
956

EDIKTUA, 1076/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiango Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1076/10 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Almacenes Iztieta SA.

Abokatua: Zubia Zubimendi Jose Miguel.

Prokuradorea.

Demandatua: Arzallus BI SL.

Gaia: hitzezko judiziorako demanda.

Judizio horretan epaia eman da. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Hitzezko judizio zibilaren demanda -576,96 euroko zenbatekoa erreklamatuz- oso-osorik baietsita, zein Almacenes Iztieta SAk aurkeztu baitu auzi-ihesian den Arzallus BI SLren aurka:

1.- Arzallus Bi SL kondenatzen dut ebazpen hau irmoa izan eta gero Almacenes Iztieta SAri 576,96 euro ordaintzera.

2.- Arzallus Bi SL kondenatzen dut ebazpen hau irmoa izan eta gero Almacenes Iztieta, SAri interes hauek ordaintzera:

a) 3/2004 Legean jasotako interesak -lege horretako 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitako tasan-, hau da: 56,87 euro, 2007ko abenduaren 9tik, guztiz ordaindu arte.

b) 3/2004 Legean jasotako interesak -lege horretako 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitako tasan-, hau da: 227,02 euro, 2008ko urtarrilaren 9tik, guztiz ordaindu arte.

c) 3/2004 Legean jasotako interesak -lege horretako 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitako tasan-, hau da: 192,59 euro, 2008ko ekainaren 22tik, guztiz ordaindu arte.

d) 3/2004 Legean jasotako interesak -lege horretako 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitako tasan-, hau da: 60,29 euro, 2008ko ekainaren 10etik, guztiz ordaindu arte.

e) 3/2004 Legean jasotako interesak -lege horretako 7.2 eta 7.3 artikuluetan aurreikusitako tasan-, hau da: 17,92 euro, 2008ko uztailaren 23tik, guztiz ordaindu arte.

f) 22,27 eurori dagozkion interesak, demanda ezarri zenetik (2010eko irailaren 14a) guztia ordaindu arte sortutakoak.

g) Legezko interesak -bi puntutan gehituta-, hau da: 22,27 euro, epaiaren egunetik, guztiz ordaindu arte.

3.- Prozedura honen ondoriozko kostuak ordaintzera kondenatzen dut Arzallus Bi SL.

Epai hau helarazi bedi epaitegi honetako epaien liburura, betiere prozeduraren testigantzarekin.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001 274 1833 0000 13 1076 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan kontsignazioa egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Arzallus Bi SL demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2011ko urtarrilaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala