Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
947

EBAZPENA, 2011ko urtarrilaren 26koa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena; honen bidez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko irailaren 9ko Aginduaren babesean (Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdia egiten du Agindu horrek) emandako diru-laguntzak jendaurrean jarri dira.

2009ko irailaren 18an, 2009ko irailaren 9ko Agindua -Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena- argitaratu zen EHAAn. Horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2009ko ekitaldirako laguntza ekonomikoen deialdia egin zen.

Agindu horretan bi laguntza-deialdi daude, eta bi eranskinetan arautzen dira: I. eranskinean, enpresek aurkeztutako prestakuntza-planak garatzeko laguntza ekonomikoei eta plan horietan parte hartzen duten eraginpeko langileentzako laguntza indibidualei buruzko laguntza; eta II. eranskinean, eteteko enplegu-erregulazioko espedientearen eraginpean dauden eta eskaintzen den etengabeko prestakuntzarako laguntzei buruzko ohiko deialdian onartutako prestakuntza-planetan eskaintzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langileei laguntza indibidualak emateari buruzkoa.

Agindu horretako I. eranskineko bederatzigarren Oinarriaren 4. paragrafoan eta II. eranskineko bosgarren Oinarriaren 4. paragrafoan ezartzen da enpresa nahiz pertsona onuradunen zerrendak eta emandako zenbatekoak argitaratuko direla EHAAn.

Horren arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- I. eranskinean jendaurrean jartzea Enplegu eta Gizarte Gaietako 2009ko irailaren 18ko Aginduaren I. eranskinean arautzen den deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen enpresa onuradunen zerrenda, eta II. eranskinean, agindu horren beraren II. eranskinean araututako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda eta dagokien zenbatekoa.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 26.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea,

JAVIER RUIZ FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA / ANEXO I

(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA / ANEXO II

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala