Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

37. zk., 2011ko otsailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
942

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Amurrioko (Araba) «Virgen Niña» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Amurrioko (Araba) «Virgen Niña» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak ikastetxe horretako Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Arabako Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Ikusi dira 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntza emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzkoa (9ko BOE), 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskoletarako gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (19ko BOPV), eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoko 0tik 3 urtera bitarteko umeentzako Haur Eskolak arautu zituen Dekretuaren artikulu batzuen indarraldiari eutsi diona; arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako legeak ere kontuan izan dira. Horiek horrela, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.- Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematea 2011-2012 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzeko:

Kode-zenbakia: 01000068.

Izen espezifikoa: «Virgen Niña».

Titularra: Hermanas de la Caridad de la Virgen Niña.

Helbidea: Dionisio Aldama, 16.

Udalerria: Amurrio.

Lurralde Historikoa: Araba.

Baimena: Haur Hezkuntzako 1. zikloko unitate bat gehitzea.

Ikastetxearen hemendik aurrerako osaera:

- Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 5 unitate, urtebetez beherako ikasleentzat 8 ikaspostutarako edo urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat 13 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, eta ateratzen den ikaspostu kopurua, 18 gehienez, ikasgelen azaleraren arabera, ikaspostu bakoitzeko 2 metro koadroren baldintza aplikatuz ateratzen dena, bi urtetik hiru urtera bitartekoentzat.

- Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 3 unitate, 75 ikaspostutarako edukiera.

- Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

- Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostutarako edukiera.

2. artikulua.- Ikastetxeak Eraikuntzako Oinarrizko Arautegia bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun baldintzak ere. Eskolaren titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.- Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzak lortuko direnik.

Bigarrena.- Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 24a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala