Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Izenpe SA
836

IRAGARKIA, Izenperen bulegoko materiala eta material informatikoa eskuratzea helburu duen kontratua esleitu dela argitara ematen duena (Espedientea: 010-2010).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Entitatea: Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa, Izenpe SA.

b) Espedientearen zenbakia: 010-2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Helburua: Izenperen bulegoko materiala eta material informatikoa eskuratzea.

c) Loteak:

- 1. lotea: bulego-material osagarria eta paper gaiak.

- 2. lotea: Izenperen material espezifikoa.

- 3. lotea: material informatikoa.

d) Publizitatea: iragarkia 2010eko azaroaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (223. zenbakia, 5500 xedapena). Izenperen kontratugilearen profila. Eusko Jaurlaritzaren kontratugilearen profila.

3.- Izapideak eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia. Erregulazio bateraturik gabekoa.

c) Esleitzeko era: eskaintzarik merkeena.

4.- Aurrekontua: gehienez, ehun eta laurogeita mila (180.000) eurokoa da, BEZik gabe, eta bi urterokotan banatuta dago, bakoitza laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa, BEZik gabe.

Hona hemen aurrekontua, loteka:

- 1. lotea: hogei mila (20.000) euro, BEZik gabe.

- 2. lotea: berrogei mila (40.000) euro, BEZik gabe.

- 3. lotea: hogeita hamar mila (30.000) euro, BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2010eko abenduaren 13a.

b) Kontratista.

- 1. lotea: Almacenes Caype SA.

- 2. lotea: esleitu gabe.

- 3. lotea: Infovisuales Topten SL.

e) Nazionalitatea: espainiarra.

f) Esleipenaren zenbatekoa:

- 1 lotea: gehienez ere hogei mila (20.000) euro urteko, BEZik gabe, eskaintza esleipendunaren banakako prezioen arabera.

- 3 lotea: gehienez ere hogeita hamar mila (30.000) euro urteko, BEZik gabe, eskaintza esleipendunaren banakako prezioen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 25a.

Izenpe SAko zuzendari nagusia,

EDUARDO PORTERO DELGADO.


Azterketa dokumentala