Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
832

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Agindua Igor Insagurbe Lópezi jakinarazteko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak, 2010eko abenduaren 3an emandako Agindu bidez, onartu egin zuen Igor Insagurbe Lópezek eginiko etxebizitzaren salmenta eskaintza. Jabetzan duen etxebizitza hori Basaurin dago eta EB1-0386/98-LE-045 espediente zenbakia dauka.

Ezin izan denez aipatutako Agindua jakinarazi, iragarpen hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.- Agindu horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.- Aginduaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz), edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala