Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Herrizaingo Saila
831

IRAGARKIA, Administrazioaren ondare-erantzukizuna galdatzeko egindako erreklamazioa baiesten duen Herrizaingoko sailburuaren Agindua Jesús Maguregui Urberuaga jaunari jakinarazteko dena (Espedientea: RPA-063/2010/XII).

Herrizaingoko sailburuaren 2010eko abenduaren 14ko Aginduaren bidez baietsi egin zen Jesús Maguregui Urberuaga jaunak Administrazioaren ondare-erantzukizuna eskatzeko egindako erreklamazioa.

Ebazpen hori interesatuaren helbidean jakinarazten saiatu arren ezinezkoa izan da; hortaz, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Halaber, jakinarazi egiten zaio administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dela Herrizaingo Sailaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan adierazitako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ezean, agindu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egiten den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 2a.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,

IÑAKI CALONGE CRESPO.


Azterketa dokumentala