Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Irungo Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
819

EDIKTUA, 42/10 zenbakiko falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Elena Fernandez Uriyak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

Fede eta testigantza ematen dut: 42/10 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

136/10 EPAIA

Irungo eta bere barrutiko (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile titularrak, Espainiar Konstituzioak ematen dion halaz eta Erregearen izenean, ondoko epaia eman du:

EPAIA

Irunen, 2010eko urriaren 8an, ustezko ebasketa-falta dela-eta bideratutako 42/10 zenbakiko falta-judizio berehalakoa ikusi eta entzunda -eta parte izan dira: Ministerio Fiskala, Jesus Francisco Martin Carpio salatzailea, eta Aleksi Kobalia salatua.

Prozedura horretan ebazpena eman da, honako hauetan oinarriturik:

EPAITZA

Kondenatu egiten dut Aleksi Kobalia -ebasketa-falta baten egile den aldetik- berrogeita hamar euro isuna pagatzera, eguneko 3 euroko kuota ordaindu beharko duelarik. Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezartzen diot, eta, horren ondorioz, kuota bi ordaindu barik uzten duen bakoitzean, askatasun gabeko egun bateko zigorra izanen du. Prozesuan zehar sortutako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Epai honen aurka, epaitegi honetan eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren izenean, apelazio errekurtsoa aurkez daiteke, idazki arrazoituaren bidez, bost eguneko epean, jakinarazpen egunaren biharamunetik aurrera.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaia jasota geratu eta Aleksi Kobalia epaia jakinarazteko -ez baitakigu gaur egun non dagoen-, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urtarrilaren hogeian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala