Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia eta Herri Administrazio Saila
810

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo Fundación Arteaga Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Donostia-San Sebastiángo Fundación Arteaga Fundazioa delakoaren estatutuak onartu eta inskribatzeko espedientea ikusi da; ondokoak dira aurrekariak:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2010eko abenduaren 2an sartu zen Justizia eta Herri Administrazioko Sailean, besteak beste, estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, aipatu Fundazioaren Patronatuko legelari aholkulari Javier Aldazabal Etxebarriak izenpetuta. Estatutuen aldaketa idatziari erantsitako eskrituran dago ezarrita eta Donostiako notario Fermín Lizarazu Aramayok baimendu zuen 2010eko uztailaren 16an (protokolo-zenbakia: 2532).

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko zerbitzu teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legeko 36.3 eta 40. artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4. artikuluan; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko, Lehendakariak maiatzaren 8an eman zuen 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) paragrafoan; eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4.1 artikuluan.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.

Oro har aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen idazketa. Dena den, ohar hauek hartu behar dira kontuan: 5. artikuluan jasotakoa estatutuak aldatzeko prozedurari lotuta dago; 21. artikuluko c) idatz-zatian ordezkari «leial»ari buruz ari dela ulertu behar da; aldaketak egiteko edo bat-egite kasuetan, gehiengo kualifikatuaren zenbaketa egiteko oinarria aldi berean eta modu bat baino gehiagotan araututa dago 25.4 artikuluaren 1. paragrafoan eta 35. eta 36. artikuluetan, eta beraz, azken artikulu horien berariazko arauketa dela-eta, nagusitu egiten dira 25. artikuluko arauketa orokorraren aurrean.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira, eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.- Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Fundación Arteaga Fundazioaren estatutuen aldaketa onartzea.

Bigarrena.- EAEko Fundazioen Erregistroan Fundación Arteaga Fundazioari irekitako erregistro-orrian aipatu aldaketa inskribatzea, 2010eko uztailaren 16an Fermín Lizarazu Aramayo Donostiako notarioaren aurrean (2532 protokolo-zk.) baimendutako eskritura publikoarekin bat. Fundación Arteaga Fundazioaren estatutuak aipatu titulu publikoan agertzen diren moduan idatzita geratzen dira.

Hirugarrena.- Fundazioari agindu honen kopia bidaltzea.

Laugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 24a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala