Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2011ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
808

EDIKTUA, 966/07 auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Errekurtso horretan epaia eman da, eta epaiak zati batean deuseztatzen ditu, batetik, Kiroletako zuzendariak 2007ko apirilaren 11n emandako Ebazpena, Euskadiko Igeriketa Federazioaren Estatutuen aldaketa onartu eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena eta, bestetik, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretua.

Hau jakinarazten da: Estatuko Administrazioak 966/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariaren 2007ko apirilaren 11ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Igeriketa Federazioaren estatutuen aldaketa onartu [5., 6.a), 17. eta 27. artikuluak] eta Euskadiko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen (2007-06-6ko EHAA). Errekurtsoa, zeharka, Euskadiko Kirol Federazioei buruzko urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 10. eta 13.1.a) artikuluen aurka ere jarri zen (2006ko otsailaren 14ko EHAA). Bada, errekurtsoan, epaia eman zen 2008ko abenduaren 17an. Epai hori irmoa da, izan ere, Auzitegi Gorenak autoa eman du, eta errekurtsoa aurkeztu duten alderdiak bertan behera utzi dutenez, epai horren aurka aurkeztutako kasazio errekurtsoa amaitutzat eman da. Honela dio epaitzak:

1.- Urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren 10. eta 13.1.a) artikuluen deuseztasuna deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpenari dagokionez.

2.- Euskadiko Igeriketa Federazioaren estatutuetako 5. eta 6.a) artikuluen deuseztasuna deklaratzea, «eta nazioartean» adierazpena jasota baitute.

3.- Gainerakoari dagokionez, errekurtsoa ezestea, inpugnatutako estatutuetako 17. eta 27. artikuluak zuzenbidearekin bat datozela agertuz.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao, 2011ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala