Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

27. zk., 2011ko otsailaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
694

EDIKTUA, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2010eko urriaren 29ko Ebazpena jakinarazteko dena: ebazpen horren bitartez ezetsi egiten da Estitxu Zaldua Domingo andreak aurkeztutako gorako errekurtsoa.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena 2010eko urriaren 29koa, ezin izan zaio Estitxu Zaldua Domingo andreari jakinarazi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, ediktu hau argitaratuz egiten da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Estitxu Zaldua Domingo andreari, agertu dadin eta aipatutako ebazpena eskura dezan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era. Horretarako, gehienez hamabost eguneko epea izango du, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Estitxu Zaldua Domingo andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 18a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala