Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
518

IRAGARKIA 529/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie ezen, María Jesús Fernández Asenjok 529/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela, Vitoria-Gasteizeko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 8ko 4276/2009 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Akordioaren aurka. Aipatu ebazpen horren bitartez onartu eta baztertutakoen zerrendak argitaratzen dira eta zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Fakultatibo Mediku eta Teknikarien lanbide-taldeko Mediku (famili-medikuen lanpostu funtzionala) kategoriako lekualdatze-lehiaketan eskainitako destinoen behin betiko esleipena egiten da.

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 28a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala