
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
517
IRAGARKIA, 692/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie María Elena Mayordomo Arnaizek eta Satse - Sindicato de Enfermería erakundeak 692/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dutela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Arabako Ospitale psikiatriko eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko mugikortasun horizontaleko behin betiko izendapenaren aurka.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 27a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS