
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
516
IRAGARKIA, 683/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Fesitess-Euskadi - Federación Estatal de Sindicatos de Técnicos Superiores Sanitarios de Euskadi erakundeak 683/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3. zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5699/2009 Ebazpenaren aurka. Aipatu ebazpen horren bitartez zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Teknikari Espezialista Sanitarioen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketaren deialdia egiten da.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 27a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS