Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Osasun eta Kontsumo Saila
515

IRAGARKIA, 697/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Jesús Gómez Gutiérrezek 697/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5701/2009 Ebazpenaren aurka. Aipatu ebazpen horren bitartez osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten langile ez-sanitarioen lekualdatze-lehiaketaren deialdia egiten da.

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 23a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala