
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Osasun eta Kontsumo Saila
514
IRAGARKIA, 724/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Salomé Martínez Freirek 724/10 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, osasun zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko goi-mailako informatikarien kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 4391/2008 Ebazpenaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuko bigarren ariketaren amaitzaren aurka.
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 23a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.
RSS