
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarkiak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
512
EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.
Mariano Cortés Sáezek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak, honako hau eman du:
EDIKTUA
Aurrerago aipatzen den itzultze-espedientearen hasiera ezin izan da espresuki jakinarazi, itzuli egin baita jakinarazpena, espedientean dagoen helbidea ez zuzena delako, eskatzaileak jakinarazpenetarako helbidea aldatu duelako edo beste arrazoi batzuengatik. Hori dela-eta, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan ezarritakoa betez. Honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio itzultze espedientea hasteko probidentzia eman dela, Eusko Jaurlaritzaren 2007ko abenduaren 28ko Aginduaren babesean bidezkoa edo ez-bidekoa den erabiltzeko asmoz:
- nola ez den 2010eko urriaren 7an datarekin eskatutako dokumentazioa bidali eta epea agortu den.
Hori guztia dela-eta, interesdunari 15 eguneko epea ematen zaio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 PK, Vitoria-Gasteiz), dela zuzenean dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan jasotako bideen artean bat erabiliz. Ohartarazten zaio alegaziorik aurkezten ez badu prozedura amaitu egingo dela ebazpen baten bidez. Ez-betetzen bat egon dela erabakitzen bada Ebazpen horretan, lehenengo ordainketa gisa dagoeneko jasotako zenbatekoa gehi dirulaguntza ordaindu denetik sortutako legezko interesak itzultzeko obligazioa ezarriko da.
Itzultze-espedientea:: 424/2010.
Espedientea: B-17-40-2008-IL.
Enpresa: Ingeniería y Mantenimiento Integral SA.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 14a.
Enplegu eta Prestakuntzako zuzendaria,
MARIANO CORTÉS SÁEZ.
RSS