Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarkiak

Ekonomia eta Ogasun Saila
509

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko ibai, erreka, urtegi eta estuarioen sakonera neurtzea helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (Espedientea: KBN C02/035/2010).

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

c) Espedientea: C02/035/2010.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko ibai, erreka, urtegi eta estuarioen sakonera neurtzea.

b) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dagoen: ez.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: 2010eko irailaren 23a, 184. zk.; Estatuko Aldizkari Ofiziala: 2010eko irailaren 3a, 214. zk.; Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2010eko abuztuaren 27an bidali zen iragarkia.

d) Gauzatzeko epea: 2 urte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Guztira, zazpiehun eta hirurogeita bat mila laurehun eta berrogeita hamalau (761,454) euro, BEZa barne.

5.- Esleipena.

a) Eguna: 2010eko abenduaren 15a.

b) Kontratista: Ingeniería Cartográfica Garoa SL.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipena: eskaintza ekonomikoko banakako prezioen araberakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2011eko urtarrilaren 7a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala