Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
507

EDIKTUA, 759/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZTEKO ZEDULA

Judizio arrunta dela-eta, Turihoteles Vacations Club SL eta Caja de Ahorros de Valencia Castellón y Alicante -Bancaja-ren kontra, Maria Carmen Quiros Larrea eta Luís Miguel Vázquez Augustok hala eskaturik, Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegian bideratutako 759/09 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:

286/2010 EPAIA

Bilbon, bi mila eta hamarreko abenduaren hogeita zortzian.

M.ª Teresa Peña Rodríguezek, Bilbo eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko epaile magistratu denak, ikusi ditu Turihoteles Vacaciones Club SL eta Bancajaren aurka, Luís Miguel Vázquez Augusto eta Carmen Quiros Larrearen izenean eta ordezkaritzan Gabriel Marcos Rico epaitegietako prokuradoreak epaitegi honetan jarritako demanda dela-eta bideratutako 759/09 judizio arrunteko autoak.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut María Carmen Quiros Larrea eta Luís Miguel Vázquez Augustoren izenean eta ordezkaritzan, Gabriel Marcos Rico epaitegietako prokuradoreak jarritako demanda, eta horrenbestez, absolbitu egiten ditut auzi-ihesen den Turihoteles Vacations Club SL eta Gonzalo Arostegui Gómez prokuradoreak ordezkatu duen Caja de Ahorros de Valencia Castellón y Alicante (Bancaja) demandatukideak, euren aurkako eskaeretatik.

Alde demandatzaileari ezartzen zaizkio kostuak.

Prozedura Zibileko Legearen 457. artikuluarekin bat, epai honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazten den egunetik bost eguneko epean; bertan, zein ebazpen apelatzen den eta zein erabaki inpugnatzen den adierazi beharko da.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4726 0000 00 1533 09 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da zainpean utzi dela diru-zenbateko hori (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie, legez ezarritako moduan.

Turihoteles Vacations Club SL demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko abenduaren hogeita bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala