
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
506
EDIKTUA, 1179/08 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Elpa Gestion SAren aurka, De Lage Landen International BVk Espainian duen sukurtsalak hala eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 1179/08 prozedura arruntean -judizio arruntari buruzkoan- epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza kopiatuta honako hauek baitira:
141/2010 EPAIA
Epailea: Pablo Díez Noval jauna.
Lekua: Bilbao.
Eguna: bi mila eta hamarreko uztailaren hogeita seia.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Elpa Gestión SAren aurka, De Lage Landen International BVk Espainian duen sukurtsalak jarritako demanda, eta horrenbestez, auzi-jartzaileari ondokoak ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hogeita bost mila, zazpiehun eta hemeretzi euro eta hirurogeita zazpi zentimo (25.719,67), epemuga zuten ordaindu gabeko kuotei dagokienez berandutza-tasa aplikatuta hitzartutako interesak, eta zor den gainerako zenbatekoaren legezko interesak. Gainera, prozesuan eragindako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau esku hartu duten alderdiei. Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Probintzia Auzitegiari zuzenduta. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua aurkeztu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan; kontu hori Banesto (Banco Español de Crédito) taldekoa da, eta 4707 0000 00 1179 10 zenbakia du; errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-zenbateko hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Ebazpen honen bidez, behin betiko epaituz, auzialdi honetan hau erabaki, agindu eta izenpetu dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean entzunaldi publikoa egiten ari zelarik, eman zuen epaile-magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.
Elpa Gestion SA demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamarreko uztailaren hogeita zazpian.
IDAZKARIA.
RSS