
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
503
EBAZPENA, 2008ko martxoaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresari ingurumen-baimen bateratua emateko dena, Bergarako (Gipuzkoa) udalerrian, kotoizko harien prestakuntza eta tindaketa egiteko eta ehunen prestakuntza, tindaketa eta akabera egiteko jarduera gauzatu dezan.
AURREKARIAK
2006ko urriaren 16an, Manuel Díaz de Marco jaunak, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Bergarako (Gipuzkoa) udalerrian ehun-prentsak prestatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Bergarako Udalak 2006ko uztailaren 20an eman zuen aldeko hirigintza-txostena eta honako dokumentazio teknikoa aurkeztu zuen:
- Proiektu teknikoa (2006ko urria).
- Laburpen ez-teknikoa (2006ko urria).
Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak besteak beste, jarduerarako 1996ko baimena zuen. Baimen hori ehun-prentsak prestatzeko jarduerarako eman zen. Halaber, enpresa sustatzaileak honako baimen hauek zituen: industriako hondakin-urak isurtzeko baimena, 1992koa, hondakin arriskutsuen ekoizle izateko baimena, 2006ko urriaren 11koa, hondakin geldoen ekoizleen erregistroan eman zuen izena 2005eko irailaren 21ean, eta ondorengo luzapenak eta berrikuntzak egin dira.
2006ko urriaren 26an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran parte hartzen duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, ingurumen organoak proiektua jendaurrean jartzeko agindu zezan. Zehazki, Bergarako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari egin zitzaien kontsulta.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.
Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Bergarako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko otsailaren 18an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen dira eta jarduera horrekin zerikusia dute.
16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimenak; ibilgura isurketak egiteko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezkatzen du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Bergarako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan da teknika onenen erabilera. Zehazki, Europako Batzordearen 2003ko uztaileko ehungintza-industriaren «Reference document on Best Available Techniques for the Textiles Industry» BREF txostenaren edukiak kontuan hartu dira.
Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluak eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko otsailaren 18an 22an emandako Ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.- Helbide soziala Bergarako (Gipuzkoa) udalerriko Elorriegi auzoa, z/g duen S.eta IFK: A20394029 zenbakia duen Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Bergarako udalerrian ehunen prestakuntza, tindaketa eta akabera egiteko eta kotoizko harien prestakuntza eta tindaketa egiteko jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.
Jarduera uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. eranskinean jasota dago. Hain zuzen ere, 7.1 kategorian, «Ehun-zuntzak edo produktuak aurretratatzeko (ikuzketa, zuritzea eta mertzerizazio-eragiketak) edo tindatzeko instalazioak, tratamendu-gaitasuna 10 tona/eguneko baino gehiago».
Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren fabrika Bergarako Elorregi auzoan dago eta kotoizko zulo-brodatuzko ehunen eta hainbat zuntzen tindaketa eta akabera egiten ditu.
Bertan garatzen den prozesuan Prestaketa, tindaketa eta akaberarekin lotutako eragiketak barne hartzen dira. Lehengaiak ehundegitik ateratako ehunak dira -tratamendurik gabekoak edo denim motakoak-, eta Taves Taldeko beste fabrika batzuetatik edo Kanpo-erosketen ataletik iristen dira.
a) Tindatzeko prestakuntza.
Hainbat eragiketa barne hartzen dira kotoizko eta kotoi/poliesterreko ehunen aurretiko tratamenduan:
1.- Jostea: pieza desberdinak jostean datza. Ehuna erroilu handitan jartzen da dena batera, ondoren egingo diren prestakuntza, tindaketa eta akaberaren prozesuak erraztuz. Indigoz tindatutako ehunek ekar dezaketen kutsadura saihesteko, makina desberdinak erabiltzen dira ehun gordinak josteko.
2.- Sugarastatzea: ehunaren gainazalean solte geratzen den zuntzak itxura zatarra ematen dio eta tindatu den ehunaren gainazalean irregulartasunak sortzen ditu. Hori dela eta, gainazaleko ehun-zuntzak erretzeko, ehuna gas-gar batetik hurbil jartzen da (zuntz motaren arabera erabakitzen da distantzia).
3.- Tindatzeko eta akabera egiteko prestakuntza: zuntzek dituzten ezpurutasunak, naturalak zein aurretiazko prozesuetan sortutakoak (kolatzean, adibidez), desagerraraztea da xedea. Uniformetasuna, ezaugarri hidrofilikoak eta afinitatea hobetzea bilatzen da, koloratzaileak aplikatzeko eta akabera-tratamenduak egiteko ondoren. Honakoak ehuna prestatzeko eragiketa nagusiak:
- Kolatua askatzea: ehungintza-prozesuaren aurretik egindako kolatzeen osagaiak desagerraraztea.
- Osagai gordinak kentzea: ehun gordinak berezkoak dituen osagaiak eta ekoizpen-katean aurretiko etaparen batean jasotakoak ehunetik desagerraraztea.
- Mertzerizatzea: ehunak trakzioaren kontra duen erresistentzia, egonkortasuna eta distira hobetzeko egiten da. Era berean, tindaketa egitean koloratzaileak duen errendimendua hobetzen da (kontsumoaren % 30-50 arteko murrizketa); tentsio bidezko mertzerizazioa egiten da, 26 Bé-ko soda kaustikoko disoluzio kontzentratu batekin.
- Zuritzea: zelulosa-zuntzen tratamendua egiten da, hidrogeno peroxidoko eta soda kaustikoko disoluzioekin, eta egonkortzaileak erabiltzen dira, zuritze-maila areagotzeko, ezpurutasunak desagerrarazteko (tabakoak adibidez) eta abar.
- Hainbat eragiketa: aipatutako eragiketak osatu behar izaten dira batzuetan. Termofinkatzea, ikuzketa edo beste hainbat eragiketa egiten dira; aurretik aipatutako guztiak urrats bakar batean konbinatzen dira.
Aipatutako prestakuntza-eragiketa guztiak Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresan egiten dira, nagusiki Prestakuntza Trenean, P-Steam makinan eta mertzerizatzeko makinan.
b) Tindaketa.
Lau etapa bereizten dira, funtsean, ehunen tindaketa egiteko prozesuan:
1.- Tintura-bainuak prestatzea:- koloratzailea tintura-bainuan disolbatu edo nahastu behar da.
2.- Foulardatzea: inpregnazio- eta lauskitze-prozesuen bitartez, koloratzailea ehunaren gainazalean metatzen da.
3.- Koloratzailea ehunaren barrualdera migratzea. Zelulosa-zuntzak zuntz hidrofiloak dira eta koloratzailea libre dauden mikroporoetatik sartzen da; poliesterra zuntz hidrofoboa da eta tenperatura altuak behar dira Rame-an, zuloak sortu eta koloratzailea sartzeko.
4.- Koloratzailea finkatzea: erabilitako koloratzaile-familiaren arabera, koloratzailea finkatzeko hainbat mekanismo bereiz daitezke: koloratzailea zuntzarekin nahastean sortzen den erreakzio kimikoaren bitartez, lotura kobalente bat osatuz (koloratzaile erreaktiboak), edo Van der Waals-en indarren bitartez eta zuntzaren eta koloratzailearen arteko gama laburreko hainbat indarren bitartez. Erabilitako koloratzaile-familiaren arabera, ekoizpen-prozesua garatzeko tindaketa jarraikiko makina desberdinak erabiltzen dira:
- Koloratzaile erreaktiboak: nipco fularrean inpregnatzea, hauspeatzea eta ikuzketa.
- Poliesterreko koloratzaile sakabanatuak: tindaketa p-dry makinan eta beroaren bidezko finkatzea Rame-an.
- Tina koloratzaileak: tindaketa p-dry makinan eta kolorearen garapena P-Steam makinan.
- Koloratzaile sulfurosoak: tindaketa P-Steam makinan.
- Koloratzaile pigmentarioak: tindaketa Rame makinan edo p-dry makinan.
5.- Akabera eta aprestuak.
Ehunari eman nahi zaizkion azken propietateak lortzeko tratamendu guztiak barne hartzen dira. Akabera-tratamenduak tratamendu fisikoak dira eta tratamendu kimikoak dira, berriz, aprestoak.
- Disoluzio edo sakabanatze urtsuak dira aprestoak eta ehunaren gainean aplikatzen dira, Rame izeneko makinetan, hiru etapa desberdinetan: inpregnatzea, xukatzea -foularretatik pasata- eta lehortzea edo polimerizatzea, hainbat esparrutako ganberetan. Emaitzak: akabera hidrofoboak, zainketa errazekoak (easy-care), leunduak, suaren kontrakoak, azidoen kontrakoak, antiestatikoak, bakterizidak, fungizidak, ezin uzkurtuzkoak, eta abar.
- Akabera mekanikoen artean daude: sanfor-akabera, egindako jantzia txikituko ez dela ziurtatzeko, edo ehunaren gainazala ukitzean efektu bereziak lortzeko, hala nola esmerilaketa, ilazketa, zimur-urratzea, eta abar.
Ehunen tindatze eta akaberen sekzioari dagokionez, honakoa urteko ekoizpen-gaitasuna: 275.853 m inguru profesional; 87 m flat, 9.517.499 m alginet bertindaketa, 2.665.9.585 m alginet elastiko, 9.092 m hirugarrenena eta 2.741 m Denia birlanketa. Indigo-sekzioari dagokionez, 6.014.184 m alginet irun tindatu dira.
Ekoizpen-prozesuan erabiltzen diren energia-baliabideak energia elektrikoa eta gas naturala dira. Gas naturala erabiltzen da erregailuak dituzten makinetan, galdaran, pad dry-ean, Rame-etan, biancanali makinan eta sugarastatzeko makinetan. 2005ean 56.212.509 termiako kontsumoa egin zen. Bestalde, energia elektrikoa fabrikako prozesu guztietan erabiltzen da. 2005ean 6.073.393 Kwh-ko kontsumoa egin zen.
Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak erabiltzen duen ura Oñate ibaitik eta San Prudentzio errekastotik hartzen da (industria-erabilerarako), bai eta fabrikatik gertu dagoen iturburu batetik ere (giza kontsumorako ura).
Bi efluente sortzen ditu jarduerak: industria-prozesuko urak eta erabilera higienikoko urak. Bi fluxuak araztegi batean tratatzen dira: tratamendu fisiko-kimikoa eta biologikoa egiten zaie Deba ibaira isuri aurretik.
Fabrikan atmosferara isurketak egiten dituzten 10 foku daude: lurrun-galdarari dagozkionak, poliester kotoizko ehunaren tindaketarenak (8) eta akabera eta aprestuena (1).
Honakoak hondakin arriskutsuak sortzen dituzten prozesuak: indigoaren tintura eta Zerbitzu Orokorrak. Hondakin ez-arriskutsuak sortzen dira mantentze-eragiketetan eta Zerbitzu Orokorren atalean.
Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren ekoizpen-prozesuetan Europako Batzordearen 2003ko uztaileko Ehungintza Industriako «Reference document on Best Available Techniques for the Textiles Industry» BREF agiriko teknika onenen erabilera barne hartzen du. Hain zuzen ere, jarraian adierazitako TEOak jarraitzen dira fabrikan: degradabilitate baxuko eta toxikotasun altuko tentsoaktiboak ordezkatzea, ingurumeneko aparraren kontrako eragile zuzenak hautatzea, oxidazio-ibilbidearen aplikazioa, kolatzea, kola askatzea, desgurutzatzea eta zuritzeko eragileak urrats bakar batean desagerraraztea. Flash Steam eta Pad Batch, zuritzean osagai klorodunak ordezkatzea, zuritzean eragile konplexatzaileen kontsumoa minimizatzea hidrogeno peroxidoarekin, mertzerizazioaren alkalia berreskuratzea, tintura-bainuen formulazioetan dispertsore bioezabagarriak erabiltzea, tintura sulfuro gutxiko koloratzaile sulfurosoekin, zelulosa-zuntzen ahidura bidezko tintura, koloratzaile erreaktibo polifuntzionalen finkapen altuarekin, kotoizko ehunen tindatzea egin ondorengo ikuzteetan detergenterik ez erabiltzea, tintura-bainuen ekipoak optimizatzea, RAMEan energia-kontsumoa minimizatzea, zainketa errazeko aprestoa, librea edo formalheido gutxirekin, ura eta energia kontserbatzea ikuzte eta urberritze jarraikian, tratamendu konbinatu biologikoa eta fisiko-kimikoa (malutapena).
Bigarrena.- Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak Bergarako udalerrian kotoizko harien prestakuntza eta tindaketa egiteko eta ehunen prestakuntza, tindaketa eta akabera egiteko jarduerarako ondorengo baldintzak eta eskakizunak jartzea.
A) administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
B.1.- Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.
B.1.1.- Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.1.- Baldintza orokorrak.
Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
B.1.1.2.- Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Foku zk. Foku-kodea Isurtze-fokuaren izena Garaiera
(m) Diametroa
barnean
(m) Katalogazioa UTM koordenatuak
Taldea X Y
1 20000152-01 Lurrun galdara 12 1 B 526947 4760281
2 20000152-02 8. RAME (2) poliester kotoizko ehunaren tindaketa 8 0.4 C 526989 4760293
3 20000152-03 8. RAME (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa 7 0.46 C 526991 4760295
4 20000152-04 3. SAMFOR poliester kotoizko ehunaren tindaketa 7 0.46 C 527003 4760288
5 20000152-05 OSTHOF poliester kotoizko ehunaren tindaketa 10 0.4 C 526961 4760263
6 20000152-06 6. RAME (2) poliester kotoizko ehunaren 10 0.46 C 526993 4760291
7 20000152-07 6. RAME (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa 10 0.46 C 526994 4760293
8 20000152-08 BIANCALANI akabera eta aprestuak 10 0.5 C 526943 4760241
9 20000152-09 PAD DRY (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa 8 0.5 C 526971 4760277
10 20000152-10 PAD DRY (2) poliester kotoizko ehunaren tindaketa 8 0.35 C 526965 4760272
B.1.1.3.- Isurtzeko muga-balioak.
Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurketek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
Foku zk. Substantziak Isurtzeko muga-balioak
1 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
2 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
3 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
4 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
5 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
6 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
7 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
8 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
9 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
10 CO 500 ppm
NOX 300 ppm
Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Gehienez onar daitezkeen balioek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
B.1.1.4.- Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira, Industria Ministerioak industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruz 1976ko urriaren 18an emandako Agindua bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 e" 8D eta L2 e" 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliozkotasuna justifikatzea eskatuko da.
Halaber, neurketa eta irakurketa ofizialak aldez aurretik abisatu gabe egiteko beharrezko gutxienekoak izango dituzte (argindarra eta beste batzuk).
B.1.2.- Ubidera isurketak egiteko baldintzak.
B.1.2.1.- Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: ehunen akabera
Jarduera-taldea: ehungintza.
Mota-taldea-EJSN: 2-13-1730
Orria 1:50.000: 23 (6)
Isurketa- puntua Hondakin-ur mota Isurketaren jatorria Ingurune hartzailea Arro hidrografikoa Ingurune hartzailearen kategoria Isurketa-puntuaren UTM koordenatuak
1 Industria-urak eta erabilera sanitarioko urak ekoizpen-prozesuko eta erabilera sanitarioko urak, araztegian tratamendua eman ondoren Deba ibaia Deba I X: 545.350 Y: 4.770.410
B.1.2.2.- Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.
1. isurketa: industria-urak eta erabilera sanitarioko urak.
Orduko puntako emaria 53,5 m³
Eguneko gehienezko bolumena 1.284 m³
Urteko gehienezko bolumena 403.184 m³
B.1.2.3.-Isurtzeko muga-balioak.
Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:
1. isurketa: industria-urak.
Parametroak Isurtzeko muga-balioak
pH-a 5,5-9,5
Solido esekiak 35 mg/l
DBO5 25 mg/O2
Olioak eta koipeak 20 mg/l
Kloruroak 2.000 mg/l
DQO 125 mg/O2
Burdina guztira 10 mg/l
Sulfuroak 2 mg/l
Kolorea Dil 1/40 inap
Tenperatura: ubidearen tenperatura ezin da 3º C baino gehiago areagotu.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik barne hartzen ditu eta, batez ere, 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutako substantzienak. 606/2003 Errege Dekretua maiatzaren 23koa da eta 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia onartzen duena, aldatzen du, eta abuztuaren 2ko 29/1985 Uraren Legeko I. IV., V., VI. eta VIII. Atariko Tituluak garatzen ditu ( Uren 29/1985 Legea, abuztuaren 2koa).
B.1.2.4.- Araztu eta husteko instalazioak.
Arazketa-instalazioek edo hondakin-urak zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:
- Arbastatzeko hesia.
- Ponpatze-putzua.
- Bahetzea.
- 4.097 -ko edukiera duen homogeneizazio-andela. Ezaugarriak: irabiatze mekanikoa, aireztapena, pH-aren zuzenketa azido sulfurikoa eta karbono dioxidoa gehituz, lohien birzikulazioa eta nutrienteen gehikuntza.
- 4.097 -ko edukiera duen erreaktore biologiko aireztatua. Oxigeno disolbatuaren birzirkulazioa eta kontrola egiten da.
- Koagulazio- eta malutapen-ganberak. Erreaktiboak eta sosa gehitzen dira pH-aren doikuntza egiteko.
- Dekantazioa.
- Lohien lodigarria.
- Lohien deshidratazioa egiteko lerroa. Karea gehitzeko ganberak, tanpoi-andela eta prentsa-iragazkiak, tratatutako xukatzeen itzulera barne hartuta.
- Erreaktiboak, azido sulfurikoa, karbono dioxidoa, nutrienteak, koagulatzailea, malutatzailea, sosa eta karea biltegiratu, prestatu eta dosifikatzeko ekipamendua.
- Automatismo-sistema eta prozesuaren kontrola.
- Bi larrialdi-putzu daude, efluente desegokiei eusteko, konpontzen ari diren gailuak husteko, eta abar.
- Dekantagailuko lohiak eta ekarpeneko urak tratatzeko instalazioko iragazkien kontraikuzketatik sortutako urak tratatzeko eramaten dira.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Azken isurketa kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio. Kasu honetan, efluenteak kontrolatzeko nahitaezkoa da ondorengo elementuak izatea: isurketa-emaria neurtu behar da tratamendu-lerroko puntu esanguratsu batean (neurketa bertan egin behar da) eta seinalearen biltegiratze informatizatua egin behar da (serie historikoak inprimatzeko aukerarekin).
B.1.2.5.- Isurien kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:
(IKK): Isurien Kontrol-kanona = V x Pu.
Pu = Pb x Cm.
Cm = C2 x C3 x C4.
Honela ulertuta:
V = Isurketa baimenduaren bolumena (/urte).
Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.
Pb = Oinarrizkoa prezioa -ko isurketaren izaeraren arabera.
Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isurketa: industria-erabilerako urak.
V: Bolumena:
Pb: Hondakin-ura: Industriala
C2: 2. mota
C3: Tratamendu egokia
C4: Kategoria-zona: I V = 403.184 / urte
Pb = 0,03005 € /
C2 = 1,09
C3 = 0,5
C4 = 1,25
Cm = 1,09 x 0,5 x1,25 =0,6812500.
Pu = 0,03005 x 0,681250 = 0,020472 euro/.
Isurketen Kontrol Kanona = 403.184 0,020472 = 8.253,98 euro/urtean.
Zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.
B.1.3.- Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Bergarako Udalean.
B.1.3.1.- Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
● 1. Prozesua: «Indigoaren tindaketa».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/1.
Prozesuaren kodea: B7017.
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.
● 2. Prozesua: «Oihal lauaren tindaketa».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/2.
Prozesuaren kodea: B7017.
Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.
● 3. Prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3.
Prozesuaren kodea: B0019.
Prozesu honen barruan zenbait azpiprozesu daude, eta horietan makinak eta instalazioak garbitzeko eragiketetan eta produktuen kontsumoko ontziak garbitzeko eragiketetan hondakin arriskutsu bereziak eta hondakin arriskutsuak sortzen dira. Hauek dira azpiprozesuak:
- Mantentze Orokorra: makinetako olioa birjartzeko eragiketak, bateriak birjartzekoak, hodi fluoreszenteak birjartzeko eragiketak, ekipo ofimatikoak birjartzekoak. Sortzen diren hondakin arriskutsuak dira: «olio erabiliak», «berunezko bateriak», «hodi fluoreszenteak eta merkurioa duen lanpara», «ekipo ofimatikoak».
- Instalazio eta ekipoen garbiketan «disolbatzaile erabili ez-halogenatua» sortzen da hondakin arriskutsu gisa.
- Zerbitzu medikua; «II. taldeko hondakin sanitarioak» sortzen dira. Objektu zorrotzak dira.
- Xurgatzaile eta ehunen bilketa; «poluitzailez bustitako zatarrak, iragazkiak eta xurgatzaileak» izeneko hondakin arriskutsua sortzen da.
- Iraungita dauden produktu kimikoak. «Iraungita dauden azidoak», «iraungita dauden oinarriak» eta «tinta edo koloratzaileen hondakinak» izeneko hondakin arriskutsuak sortzen dira.
- Ontzi erabiliak jasotzea; «substantzia arriskutsuek kutsatutako plastikozko ontziak» eta «aerosolak» izeneko hondakin arriskutsuak sortzen dira.
- 1. hondakina: «Pila erabiliak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/1.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C22//H14//A781(2)//B0019.
HEZ: 200133.
Urtean sortutako kantitatea: 6kg.
Ekipoak birjartzeko eta mantentzeko lanetan sortzen da.
- 2. hondakina: «Substantzia arriskutsuek kutsatutako plastikozko ontziak»
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/2.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C41/-51//H5//A760//B0019.
HEZ: 150110.
Urtean sortutako kantitatea: 25.538 kg.
Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; gai arriskutsuak jaso dituzten plastikozko bidoiak dira.
Hondakinen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako eremuan jasotzen da.
- 3. hondakina: «Berunezko bateriak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/3.
Hondakinaren kodea: Q6//R4//S37//C18/23//H8//A781(2)//B0019.
HEZ: 160601.
Urtean sortutako kantitatea: 1.000 kg.
Beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak berritzerakoan sortzen da.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.
- 4. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten lanparak.»
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/4.
Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A762(2)//B0019.
HEZ:200121.
Urtean sortutako kantitatea: 101kg.
Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da.
Hondakin hori identifikatzeko kutxan biltzen dira, horretarako berariaz jarritako gunean.
- 5. hondakina: «Poluitzailez bustitako zatarrak, iragazkiak eta xurgatzaileak.»
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/5.
Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C41/51//H5//A760//B0019.
HEZ: 150202.
Urtean sortutako kantitatea: 500kg.
Garbiketa, jario eta zipriztinetako zerrautsa eta ehunak biltzean eta multzokatzean sortzen da; zatarrak, material xurgatzailea eta aire-iragazkiak dira eta disolbatzailez eta hidrokarburoz bustita daude.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 6. hondakina: «Iraungita dauden oinarriak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/6
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S/L21//C24//H8//A762(2)//B0019.
HEZ: 060205.
Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.
Iraungita dauden substantziak desagerrarazteko eragiketetan sortzen da; oinarrizko disoluzio solidoak eta likidoak dira.
Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako bidoian jasotzen da.
- 7. hondakina: «Iraungita dauden azidoak».
Identifikazioa:A20394029/2000002359/3/7
Hondakinaren kodea: Q14//R13//S/L21//C23//H8//A762(2)//B0019.
HEZ: 060106
Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.
Iraungita dauden substantziak desagerrarazteko eragiketetan sortzen da; oinarrizko disoluzio solidoak eta likidoak dira.
Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako bidoian jasotzen da.
- 8. hondakina: «Hondakin-fuela».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/8
Hondakinaren kodea: Q8//D9/R1//L9//C53//H5//A231(2)//B0019
HEZ: 160708
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
- 9. hondakina: «Tinta edo koloratzaileen hondakinak.»
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/9
Hondakinaren kodea:Q14//R13//S/L12//C41/43//H3B/6//A762(2)//B0019
HEZ:080312
Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin
Iraungita dauden substantziak desagerrarazteko eragiketetan sortzen da; tinduak eta koloratzaileak dira.
Hondakin arriskutsuen biltegian hondakin horrentzako identifikatutako bidoian jasotzen da.
- 10. hondakina: «Olio erabiliak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/10.
Hondakinaren kodea: Q7/R13/L8/C51/H5/6/ A 762(2) / B0019.
HEZ: 130208.
Urtean sortutako kantitatea: 570 kg.
Makinetako transmisio-olioa eta lubrifikatzailea birjartzeko eragiketetan sortzen da; olio mekaniko erabiliak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da, makinetako olioa birjartzean; ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
- 11. hondakina: «Tresna ofimatikoak».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/11.
Hondakinaren kodea: Q14/R13/S40/C06-18/H06-14/A762(2)/B0019.
HEZ: 160213.
Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak dira.
Hondakin hori identifikatzeko kutxan biltzen da hondakin arriskutsuen biltegian.
- 12. hondakina: «Erauzketa-hautsa».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/12.
Hondakinaren kodea: Q05/D15/S22/C51/H05-14/A762(2)/B0019.
HEZ: 040216.
Urtean sortutako kantitatea: 2 kg.
Xurgaketa-sistemetan sortutako zikloietan partikulak jasotzean sortzen da; hidrokarburoak dituzten partikula txikiak dira.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 13. hondakina: «Aerosolak.»
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/13.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L05//C41//H3A-06//A762(2)/B0019.
HEZ: 160504.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg.
Ontzi hutsak jaso eta pilatzerakoan sortzen da; disolbatzaile halogenatuak eta ez-halogenatuak eduki dituzten aerosolak dira.
Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuetan, eta bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 14. hondakina: «Disolbatzaile erabili ez-halogenatua».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/14.
Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/6//A231(2)//B0019.
HEZ: 140603.
Urtean sortutako kantitatea: 200 kg.
Ekipoak eta instalazioak garbitzeko eragiketetan sortzen da; disolbatzaile erabilia da.
Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da; beteta dagoenean hondakinen biltegira eramaten da.
- 15. hondakina: «Hondakin sanitarioak. II. Taldea».
Identifikazioa: A20394029/2000002359/3/15.
Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//AA762(2)//B0019.
HEZ: 180103.
Urtean sortutako kantitatea: 5 kg.
Zerbitzu Medikuaren azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaile eta zorrotzak dira.
Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.
d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
e) Hondakin zitostatikoak maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko, nahiz horiek prestatzen erabilitako edo kontaktuan egondako material guztiaren (III. Taldea, a atala) baldintzak martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituenean, eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
f) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
i) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
j) Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.
k) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu.
l) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
m) Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo edukia jakinarazi beharko du. Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak poliklorobifeniloak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.
n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
o) Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.
p) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.
r) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta o) eta p) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
s) Amiantoa duten hondakinak detektatuz gero, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 108/1991 Errege Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.1.3.2.- Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
Hondakinaren izena HEZ kodea Zein prozesuri lotuta Zenbatetsitako ekoizpena (t)
Papera eta kartoia 200101 Lehengaia hartzea eta paketatzeak -
Zura 150103 Lehengaia hartzea eta paketatzeak 54,904
Plastikoa 150102 Lehengaia hartzea eta paketatzeak 0,5
Metalezko txatarra 200140 Mantentze-lanak 94,52
Hiriko hondakinekin bateratu daitekeen hondakina
Nahasketak 200301 Zerbitzu orokorrak 45,57
Tinta-kartutxoak 080318 Zerbitzu orokorrak -
Zatarrak eta ehunak 200111 Mantentze-lanak 77
Hari-hondarrak 040222 Ekoizpen-prozesua 56,88
In situ tratatzen diren efluenteen lohiak 040220 Hondakin-uren tratamenduak 1.783,56
a)In situ arazten diren lohien kasuan, gaur egun indarrean dauden Europako zerrendan hondakin gisa islatzen direla kontuan hartuta, urtero egingo da hondakinaren karakterizazioa, hondakin ez-arriskutsutzat jotzeko. Lortzen diren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko zaizkio, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira. Halaber, baliotze-bide alternatiborik ez dagoela aztertu eta justifikazioa aurkeztu behar da.
b) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan.
c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta Ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez, agiri horiek derrigorrezkoak direnean.
f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
g) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
h) Aurreko e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta g) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
B.1.4.- Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak araztegi zaharretako euspen-neurriak eguneratu beharko ditu.
B.1.5.- Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.- Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.
a) Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak isurketen kontrola egin beharko du ondoren ezartzen diren baldintzen arabera, isurketen ezaugarriak igorri eta onartu eta gero
Fokua Foku-kodea Fokuaren izena Neurtu beharreko parametroak Kontrolen maiztasuna
1 20000152-01 LURRUN GALDARA CO, NOX hiru urtean behin (KEB)
2 20000152-02 8. RAME (2) poliester kotoizko ehunaren tindaketa CO
NOX bost urtean behin (KEB)
3 20000152-03 8. RAME (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
4 20000152-04 3. SAMFOR poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
5 20000152-05 OSTHOFF poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
6 20000152-06 6. RAME (2) poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
7 20000152-07 6. RAME (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
8 20000152-08 BIANCALANI akabera eta aprestuak bost urtean behin (KEB)
9 20000152-09 PAD DRY (1) poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
10 20000152-10 PAD DRY (2) poliester kotoizko ehunaren tindaketa bost urtean behin (KEB)
Goiko atalean adierazitako neurketa guztiak Kontrol Erakunde Baimendu (KEB) batek egin behar ditu (gutxienez, ordubeteko hiru neurketa, zortzi ordutan barrena neurtutakoak) eta aldizkako neurketa horiei dagozkien txostena, Ingurumen Sailburuordetzaren «KEBren gutxieneko txostenean» ezarritakoari egokitu behar zaio. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
Arestian eskatutako parametro guztien neurketen BKE txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak Ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketan adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
C.1.1.- Lortutako emaitzen erregistroa.
Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako intzidentziak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.
Foku bakoitzaren erregistro-liburuak behar bezala beteta igorri beharko ditu sustatzaileak. Behin horiek egiaztatuta, Sailburuordetzak zigilatu egingo ditu eta erabil ditzan igorriko dizkio sustatzaileari, goiko paragrafoak adierazitakoaren arabera.
C.2.- Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 255. artikulua.) egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara eta Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko (1) epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Baimendutako parametro bakoitzaren gaineko kontrola egingo da. Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.
e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
C.3.- Jardueraren adierazleak.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
C.4.- Zarataren kontrola.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programako testu bateginarekin batera aurkeztuko da.
C.5.- Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena Zaintzeko Programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
C.6.- Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretan, kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.- Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
D.2.- Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (17100 epigrafea: ehun-zuntzak prestatzea eta jostea) eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 44 ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
D.3.- Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduerak.
Ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriei eta jardunerako baldintzei kalterik egin gabe, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.
e) Gasolioa, erretxinak, katalizatzaileak, olioak, taladrinak, disolbatzaileak, pinturak, eta abar, eta orokorrean, instalazioan sortutako hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.
f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
h) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
j) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
k) Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
l) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
m) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
n) Lohien tratamendutik xukatutako ura araztegiko sarrerara birzikulatuko da, bertan tratamendua emateko.
o) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
p) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
- Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
- Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
- Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
- Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gertaerena ere.
- Enpresa espezializatu batek egindako araztegiaren mantentze-lanen protokolo edo eskuliburu bat eduki behar da derrigorrez, eta bertan, hauek finkatuko dira: ekipo elektromekanikoen mantentze-lanak, arbastuen garbiketak, gehiegizko solido, lohi etab.en purgak, erreaktore biologikoko lohien kontzentrazioaren aldizkako jarraipena barne, horiek behar bezala purgatu eta erretiratzeko.
- Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
q) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuri bat egitea), sustatzaileak gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.
r) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
- Gertakari-mota.
- Gertakaria non, zergatik eta zein ordutan gertatu den.
- Iraupena.
- Ustekabeko isuria izanez gero, emaria eta isuritako gaiak.
- Mailak gainditu badira, isurketei buruzko datuak.
- Eragindako kalteen balioespena.
- Hartutako neurri zuzentzaileak.
- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
- Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
s) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isuriei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi-net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, Ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. idatz-zatiari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE araudian erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnak, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
H) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena.- Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio Ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.3.1.h) eta B.1.3.2.e) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko agiriak); B.1.3.1.p) eta B.1.3.2.g) (Hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.1.m) (PKBen aitorpena) B.1.3.2.a) (lohiak baliotzeko azterketa); B.1.4 (arazketa-instalazio zaharren euspen-neurriak); C.1.1 (Atmosferara egiten diren isurketen erregistro-eredua), C.1.1 Atmosferara egiten diren isurketen kontrola; C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (programatutako geldialdietan sortzen diren isurketa eta hondakinen zenbatespena); D.3.a (mantentze-lanen eskuliburua); D.3.g (produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapena); D.3.h (larrialdietarako erabilgarri dauden materialen zerrenda); D.3.s (suteen kontrako araudia).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako Ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena.- Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bosgarrena.- Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena.- Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresak ebazpen honen xede den ehunen prestakuntza, tindaketa eta akabera egiteko eta kotoizko harien prestakuntza eta tindaketa egiteko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.
Zazpigarrena.- Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
- Epearen barruan ez egiaztatzea Ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
- Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
- Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena.- Ebazpen honen edukia jakinaraztea Algodonera de San Antonio Industrial SA (ASAISA) enpresari, Bergarako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena.- Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko martxoaren 11.
Ingurumeneko sailburuordea,
IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.
RSS