Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
502

EBAZPENA, 2010eko azaroaren 23koa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lankide boluntarioei bekak emateko, 2009ko ekitaldian Unicef-Comité Español, EHU (Master de Cooperación Internacional Descentralizada), Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua erakundeei emandako diru-laguntzen luzapen-eskabideak onartzen dituena.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren bidez, Nazio Batuen Nazioarteko Erakundeei eta erakundeokin elkartutako pertsona juridikoei eman beharreko laguntzak arautu ziren, Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan lantzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko. Dekretu horren 2. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan ezartzen denez, laguntza horiek urtebeterako izango dira, eta beste urte batez luzatu ahal izango dute nahi dutenek, baina jakinarazi egin beharko dute aurretik.

Luzapen-eskabideak bidali ziren zuzendaritza honetara eta, bidezkotzat jo direnez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak, deialdiko betekizunekin bat etorriz, eskatutako luzapen-kasu guztiak ematearen aldeko irizpena agertu du, eta ondorioz, luzapenak onartzea proposatu du. Kasuak honakoak dira:

Fundación Unicef-Comité Español luzapena:

Espedientea

Expediente Izen-abizenak

Nombre y apellidos Herrialde destinokoa

País-destino Zenbatekoa

Monto

NBE-2009BA/0033 Enekoitz Iribar Goenaga El Salvador - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0035 Nagore Alonso Corcuera Honduras - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0037 Lara Dopazo Ruibal México - Unicef 15.675,66

NBE-2009BA/0039 Cristina Molina Hernandez Perú - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0040 Roraima Tibizay Estaba Amaiz Costa Rica - Unicef 15.502,92

NBE-2009BA/0041 Cristina Hernandez Castro Nicaragua - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0042 Magda Paola Tafur Charry Filipinas - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0044 Jon Mirena Suárez Ibañez Cuba - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0045 Sara Goyeneche Díez Perú - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0046 Silvia Guirles Rodríguez Bolivia - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0047 Aitana Valverde Estupiñan Santo Tomé - Unicef 15.000,00

NBE-2009BA/0048 Francesca Mondello Venezuela- Unicef 15.750,00

Hegoa-Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua luzapena:

Espedientea

Expediente Izen-abizenak

Nombre y apellidos Herrilade destinokoa

País-destino Zenbateko

Monto

NBE-2009BA/0024 Paolo Lazzoni Uruguay -Programa ART 15.000,00

NBE-2009BA/0026 Vanessa Cachafeiro Sáez de Cortázar Ecuador -Programa ART 15.000,00

NBE-2009BA/0028 Mabel Alejandra Jiménez Terán Bolivia -Unifem 15.000,00

NBE-2009BA/0031 Nerea Varela Vazquez Perú -Unifem 15.000,00

Prórroga Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco luzapena:

Espedientea

Expediente Izen-abizenak

Nombre y apellidos Herrialde destinokoa

País-destino Zenbatekoa

Monto

NBE-2009BA/0053 Davinia Gómez Sanchez Unesco-Montevideo 15.000,00

NBE-2009BA/0054 Itziar Rubio Barrera Unesco-Montevideo 15.000,00

NBE-2009BA/0056 Edurne Iñigo Regalado Unesco-San José 15.502,92

NBE-2009BA/0060 Gorka Gamarra Gaztañaga Unesco-Senegal 15.544,46

NBE-2009BA/0065 Amalia M. Toledo Hernández Unesco-Amman 15.483,24

Master en Cooperación Internacional Descentralizada luzapena:

Espedientea

Expediente Izen-abizenak

Nombre y apellidos Herrilade destinokoa

País-destino Zenbatekoa

Monto

NBE-2009BA/0001 Cintia Gabriela Oliva Costa Rica -FAO 15.502,92

NBE-2009BA/0002 Idoia Aurrecoechea Jauregi Panamá - PNUMA 15.498,54

NBE-2009BA/0003 Julián Buitron Escorza Uruguay -FAO 15.000,00

NBE-2009BA/0004 Ingrid Johana Zabaleta Chaustre Chile - PNUD 15.000,00

NBE-2009BA/0006 Janire Zulaika Alvarez República Dominicana -PNUD 15.000,00

NBE-2009BA/0007 Aitor Las Romero Perú -FAO 15.000,00

NBE-2009BA/0012 Montserrat Valeiras Taboada Panamá - PNUMA 15.498,54

NBE-2009BA/0013 Nadia Rosaly Mujica Rosero Chile -PNUD 15.000,00

NBE-2009BA/0014 Michael Emlyn Granadillo Chile -PNUD 15.000,00

NBE-2009BA/0016 Iratxe Palacín Garay México- Unifem 15.675,66

NBE-2009BA/0017 Ana Valverde Choren Honduras -Unifem 15.000,00

NBE-2009BA/0018 Laura López Martínez Panamá -Unifem 15.498,54

NBE-2009BA/0020 Vanesa Sandoval Fernandez El Salvador -Unifem 15.000,00

NBE-2009BA/0022 Nancy Johana Gonzalez Coca Chile -PNUD 15.000,00

NBE-2009BA/0023 Ruben Guzman Sanchez Chile -PNUD 15.000,00

Horren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.- Unicef-Comité Español, EHU (Master de Cooperación Internacional Descentralizada), Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco, Hegoa - Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua erakundeek urte beterako luzapen-eskabideak onartzea, Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren arabera. Dekretuak Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen ditu, hain zuzen ere Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko.

Bigarrena.- Bigarren urterako ematen den diru-laguntzaren zenbatekoa, 2009ko urriaren 23 Ebazpenaz oinarrizko dotazioraren gastuetarakoa bezainbestekoa izango da.

Luzapen honetan esleitutako diru-laguntza ordaintzeko epeak eta diru-laguntzak egiaztatzeko agiriak Nazio Batuen nazioarteko erakundeentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoak izango dira. Dekretuak Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen ditu, hain zuzen ere Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan lantzen dituzten garapen proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko.

Hirugarrena.- Laguntzen jasotzaileek otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren eta gainerako xedapen aplikagarrien araberako egitekoren bat bete gabe utziz gero, dekretuaren 16. artikuluan adierazitako ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.- Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Gizarte Gaietako sailburuordearen aurrean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabeteko epean; edo, bestela, bi hilabeteko epea egongo da Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 23a.

Garapen Lankidetzarako zuzendaria,

MARTA ARES GODOY.


Azterketa dokumentala