
21. zk., 2011ko otsailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
501
AGINDUA, 2010eko abenduaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Gurutze Gorria erakunde humanitarioari Pakistan herrialdean ekintza humanitarioa garatzeko diru-laguntza ematen diona.
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak daude, zentzu zabalagoan; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarriak bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, zeinekin deialdia egiten baita ekintza humanitarioentzako laguntzerakoa, horiek Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kargura izatekotan.
Horren ondorioz, eta garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aurretiaz txostena egin ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.- Gurutze Gorriak eskatu duen proiekturako etengabeko finantzaketa-lerroa lortzeko aurkeztu den larrialdi eta giza ekintzarako diru-laguntza ematea. Laguntza hau Pakistango uholdeen ondorioz kaltetutakoen egoera arintzera bideratua dago, funtsean ur edangarria eskuratzeko.
Bigarrena.- Laguntza 125.000 euroko ordainketa bakarraren bidez emango da. Proiektua 2010eko irailaren 3an hasiko da eta 2011ko martxoaren 2an bukatuko. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko epea 2011ko uztailaren 1ean bukatuko da.
Hirugarrena.- Erakunde eskatzaileari agindu honen banakako jakinarazpena egin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, denak jakinaren gainean egoteko.
Laugarrena.- Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 10a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
RSS